X.Urteurrena 12.11.07
Posted by consejosocialupvehu in X. Urteurrena.Tags: consejo social, ehu, upv, X. Urteurrena
trackback
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak hamar urte bete zituen 2000. urtean. Aparteko bi ekitaldi antolatu ziren urteurrena ospatzeko
Lehenbizi, 2000ko ekainaren 1ean ekitaldi ospetsua egin zen Eusko Legebiltzarrean. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Juan Maria Atutxa legebiltzarburua, Manuel Montero UPV/EHUko errektorea eta Pedro Larrea Gizarte Kontseiluko burua bertaratu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte, politika, enpresa eta irakaskuntza alorretako hainbat ordezkarirekin batera.
Gizarte Kontseiluaren X. Urteurreneko bigarren ospakizuna unibertsitatearen eta gizartearen arteko topaketa berezia izan zen. Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, 2000ko azaroaren 27an, eta gai hauek erabili ziren: “Unibertsitatea datorren mendean“. Europako Unibertsitate Barrutia. Telebarrutia. Mugikortasun akademikoa. Unibertsitate sareak. Mugikortasun birtuala. Europako Ikerkuntza Eremua.
Ekitaldi ospetsua Eusko Legebiltzarrean. 2000ko ekainaren 1ean (PDF 1,1 MB)
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.