GIZARTE KONTSEILUAK UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO PLAN ESTRATEGIKOAREN BERRITZEAN PARTE HARTU DU 27.04.22
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.trackback
Osoko Bilkurak UPV/EHUren parte-hartzea baimendu du Confede elkartean.
UPV/EHUk Plan Estrategikoaren berritzeari ekin dio 2022-2025 urteetarako eta Gobernu Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari plana aurkeztu zien martxoaren 31an eta apirilaren 4an gauzatutako bileretan. Hausnarketa estrategikoa 2021eko barne egoeraren analisian oinarritzen da, pandemiaren eraginean, unibertsitate arloko joeretan eta lekuko eta mundu-mailako marko estrategiko sozioekonomikoan.
Garatutako dokumentua ikusita, ikuspegi orokorretik, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak gaur Bilbon ospatu den Osoko Bilkuran ondorengo alderdi hauek garrantzitsutzat azpimarratu ditu:
1.- Unibertsitatearen posizionatzea ordezkari sozialki arduratsu eta jasangarri gisa eta kultur erreferente gisa.
2.- Aitzindaritza unibertsitate europarren eta ibero-amerikarren multzoan.
3.- Erantzuna gizarte erronkei.
4.- Formakuntzaren orientazioa garapen profesionalerako eta ikasleriaren enplegagarritasunerako.
5.- Lankidetza gizarte ordezkariekin ikerkuntzan eta ezagutzaren transferentzian eta bereziki ekintzailetzaren sustapenean.
6.- Integratzea unibertsitate sareetan eta elkartasun estrategikoetan.
7.- Inplikazio ekonomikoa, soziala eta kulturala ingurunean.
8.- Motibazioaren sustapena eta Unibertsitateko Komunitatea osatzen duten pertsonen inplikazioa.
9.- Apustua gobernu bizkor baten alde, baliabideen optimizazioaren alde eta hezkuntza eta ikerketa azpiegituren berritzearen alde.
UPV/EHUren 2022-2025 Plan Estrategikoak bost ardatz estrategiko nagusi zehazten ditu:
- Formakuntza
- Ikerkuntza eta transferentzia
- Kultura eta gizartea
- Pertsonak
- Gobernantza eta baliabideak
Aurrekontu aldaketak
Gaurko bileran bertan, Osoko Bilkurak 10.000 euro baino gehiagoko 14 aurrekontu aldaketa proposamen onartu ditu 169.704,17 euroko guztizko zenbatekorekin, bulego, irakaskuntza, zientzia eta inbentario materialerako. Gainera, 10.000 euro baino gutxiagoko 26 proposamen baliozkotzea adostu du 102.987,93 euroko guztizko zenbatekorekin, ekipamendu zientifikoren, irakaskuntzarakoaren, informatikoren, eta ikus-entzunezkoaren erosketarako. 40 aurrekontu aldaketa horien guztizko kopurua 272.692,1 eurokoa da.
Parte-hartzea Confeden
Azkenik, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen eskariz, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak bilera berdinean UPV/EHUren parte-hartzea onartu du Espainiako Ekonomia eta Enpresa Dekanoen Konferentzian (Confede). Elkartea 1998an eratu zen, irabazi asmorik gabe eta estatu mailarekin, eta horren helburuen artean honako hau dago: ekonomia eta enpresa ikasketen sustapena, hobekuntza eta koordinazioa fakultateetan. Confede fakultateen arteko lankidetza eta kohesioa sustatzearen aldekoa da ere, eta gainera, parte-hartzea ahalbidetzen du ekonomia eta enpresa alorreko unibertsitate ikasketetarako interesekoak diren eztabaida-lekuetan.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.