Argitalpenak eta Txostenak 12.11.07
Posted by consejosocialupvehu in Argitalpenak eta txostenak.Tags: consejo social, ehu, informes, publicaciones, upv
trackback
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak hainbat argitalpen baliatzen ditu, Euskal Herriko Unibertsitate eta gizarte inguruaren arteko harremanei buruzko lanak kaleratzeko:
Bilerak: Unbertsitatea-Gizartea bileretan parte hartu duten hitzaldi eta txostenen bilduma.
Jardunaldiak: Kontseiluak antolaturiko jardunaldietan aurkezturiko txostenen bilduma.
Txostenak: Kontseiluak unibertsitate zerbitzuak garatu edo hobetzeko taxutzen dituen agiriak.
Oroitza-txostenak: UPV/EHUko jardueraren eta erabakien laburpena 1990-1994 eta 1994-1998 laurtekoetan.
X. urteurrena: ospakizun horren inguruko ekitaldiak bi argitalpenetan jasota daude.
Gainera, Gizarte Kontseiluak, bi urterik behin, gutxi gorabehera, euskal unibertsitate publikoaren kudeaketa, finantzaketa, koordinazio eta plangintza estrategikoaren egungo egoeraz eztabaidatu eta gogoeta egiteko Jardunaldiak antolatzen ditu.
Jarraian aurkituko dituzun esteken bitartez gure argitalpenak formatu digitalean eskuratu ahal izango dituzu (ADOBE Acrobat-eko PDF formatuan). Argitalpenen bat paperean inprimaturik jaso nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan zure eskabidea mezu elektronikoan bidaliz. Horretarako klik egin behar duzu paragrafo honen azpian dagoen estekan, buzoiaren irudia daukan horretan. Ez daude obra guzti-guztiak eskura, baina ahal dugun neurrian zure eskabidea betetzen saiatuko gara.
Paperean inprimatutako argitalpenen eskabidea: bozconse@lg.ehu.es