Eskumenak
Honako lege eta arau hauek xedatzen dituzte Gizarte Kontseiluaren eskumenak: Gizarte Kontseilua eratzen eta arautzen duen Eusko Legebiltzarraren Legeak; Unibertsitate Erreformaren Legeak; Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuek; eta Gizarte Kontseiluaren araudiak.
Ekonomia eta finantza arlokoak
-
UPV/EHUko Gobernu Batzak proposaturik, unibertsitatearen urteko aurrekontua, urte anitzeko plangintza eta unibertsitateko jarduera-planaren ebaluazio ekonomikoa onartzea.
-
Unibertsitateko gerentea izendatzeko ekitaldian hizpide izatea.
-
Unibertsitatearen jarduera ekonomikoak eta bertako zerbitzuen atarramentua ikuskatzea.
-
Gizartearen laguntza sustatzea unibertsitatea finantzatzeko.
-
Gastu arrunten transferentziak kapital gastuetara erabakitzea, eta, Eusko Jaurlaritzaren baimenaz, kapital gastuen transferentziak beste zeinahi kapitulu batera.
-
Unibertsitateko irakasleen berariazko ordainsarien zenbatekoa erabakitzea, banakako izaeraz, irakaskuntza eta ikerkuntza betebeharrak edota merezimendu nabarmenak kontuan hartuta.
-
Titulu ofiziala eskuratzeko modurik ez duten ikasketak egiteko prezio publikoak eta gainerako eskubideak finkatzea.
Unibertsitateko ikastegiak sortzea
-
Fakultate, Goi-mailako eskola tekniko, unibertsitate-eskola eta unibertsitate institutuak sor edo ken daitezela proposatzea Eusko Jaurlaritzari.
-
Ikerkuntza eta Arte Sorkuntzako erakunde publiko nahiz pribatuak, unibertsitate-institutu gisa, unibertsitatera atxikitzeko hitzarmenak proposatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailari, hark onar ditzan.
Ikerkuntza
-
Unibertsitateak, zuzeneko esleipen bidez, ikerkuntza programak garatzeko behar diren ekipo-ondasunak eskura ditzala erabakitzea.
Ikasleak
-
Dagozkion probak irakaskuntza-epeen barruan gainditzen ez dituzten ikasleek unibertsitatean geratzeko aukera arautzen duten jarraibideak ezartzea, Unibertsitateen Kontseiluaren txostena kontuan hartuta.
-
Ikasleentzako beka, laguntza eta kredituen politika antolatzea, eta irakaskuntza-tasen ordainketaz osorik edo zatika salbuesteko erak ezartzea.