jump to navigation

UNIBERTSITATE TITULUDUNENTZAKO LAN ORIENTABIDEKO GIDA 28.05.09

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
trackback

EHUko Gizarte Kontseiluak Lan Orientabideko Gida berri bat erantsi du bere webgunean, gure Unibertsitateko tituludunei bizitza akademikotik lan-mundura igarotzen laguntzeko. Eransten den beste tresna bat da –izan ere webguneak tituludunen lan-munduratzeari buruzko edo enpresek eskatutako gaitasunei buruzko beste zenbait informazio-atal ditu– eta, bertan, beste gauza askoren artean, ondorengoak aurki daitezke: curriculum erakargarri bat egiteko gomendioak, unibertsitarioen lan-merkatuak Euskal Herrian duen egoeraren ikuspegi zabal eta oso bat, autoebaluazio bat nola egin jakiteko orientazioa edo bilaketa ordenatu eta programatu bat egiteko aholkuak.

 

Lana aurkitzea EHUko tituludunen lehen helburua da eta Gizarte Kontseiluak eginkizun hori erraztu nahi die Gida praktiko horren bitartez, non, halaber, enplegua eskaintzen duten ehunka agenteren webguneetarako lotura zuzenak ematen diren, hala nola, enpresetakoak, erakundeetakoak, elkargo profesionaletakoak edo enplegu-atarietakoak, batzuk bakarrik aipatzearren.

LINK

 


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi iruzkina