Lan merkatuaren behatokia 20.11.24
Posted by consejosocialupvehu in Insercion Laboral.add a comment
Unibertsitateko Tituludunen Lan-munduan Txertatzearen inguruko Inkesta talde horren lan-jarduera tasak etengabe ezagutzea ahalbidetzen duen behatoki bat da. 1999ko uztailean erabaki zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak hura sortzea eta bere Plan Estrategikoan aurreikusitako ekintzen artean dago.
Urtero Euskal Herriko Unibertsitateak eta Egailan erakunde publikoak sinatzen duten hitzarmenaren bitartez egiten da Inkesta. Inkestaren emaitzak balio handiko tresna osatzen dute gure Autonomia Erkidegoko goi mailako ikasketetan eragina duten erabakiak hartzeko orduan.
Jarraian, pdf formatuan aurkituko dituzu promozio bakoitzari dagozkien inkesten ondorioak, emaitzen eboluzioa eta aztertutako promozioen inguruko datuak, areagotuta.
GIZARTE KONTSEILUAK IA 406.000 EUROKO AURREKONTU-ALDAKETAK ONARTU DITU 9.10.24
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2024.add a comment
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur, asteazkena, unibertsitate ikasturte berriko lehen bileran, ontzat eman ditu 2024ko kontuetarako aurrekontu-aldaketa batzuk, 406.000 euro ingurukoak.
Bilkura horretan, Osoko Bilkurak aurrekontua aldatzeko 10 proposamen onartu zituen, 10.000 eurotik gorako 2024 kontuetarako, UPV/EHUko ikerketa-proiektuetarako irakaskuntza- eta zientzia-ekipamendua erosteko. Aldaketa horien zenbateko erantsia 230.000 eurotik gorakoa da. Era berean, 10.000 eurotik beherako beste 50 aldaketa baliozkotzea erabaki zen, 175.000 eurotik gorako saldo metatuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait sailen funtzionamendu-gastuetarako eta irakaskuntza- eta
zientzia-ekipamendurako.
237.- Osoko Bilkura 9.10.24
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2024.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2024ko ekainaren 26an egindako berrehun eta hogeita hamaseigarren saioetako akta.
- Aurrekontuetan aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Erregu-galderak.

