UPV/EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK ONARTU DU 270 IRAKASLERI ORDAINSARI OSAGARRI GEHIGARRIAK ESLEITZEA ETA FINKATZEA 23.12.16
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2016.add a comment
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura gaur bildu da Bilbon, eta ordainsari osagarri gehigarrien C1 eta C2 tarteak esleitzea eta finkatzea onartu du. Horrela, guztira 270 unibertsitate-irakasleri aintzat hartu zaizkie beren arduraldia eta unibertsitatean egindako lana. 2016ko uztaileko deialdian egiaztatu zituzten merezimenduak.
Gaur onartu diren banakako osagarriak Unibasq-ek ebaluatu zituen, eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak ere ontzat eman ditu; beraz, Kontseiluak esleipena egiteari ekin dio. Horrez gain, Kontseiluak erabaki du eskaera egin zuten irakasleei akordioa eta gainerako datu egokiak jakinaraztea.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari hiru urtean atxikita egon direla ziurtatzen badute, irakasleak eta ikertzaileak C1 mailan sartzen dira; zazpi urtean atxikita egon direla egiaztatzen dutenak, C2 mailan.
Osoko bilkuraren saio berean, Gizarte Kontseiluak zenbait aurrekontu-aldaketa onartu du. Aldaketok Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eskatu zituen.
193.- Osoko Bilkura 23.12.16
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Aurrekontuetako aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- 2016eko deialdiari dagokion gehigarrizko ordainsari osagarriak (C1 eta C2 tarteak) esleitzeko eta finkatzeko proposamena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Erregu-galderak.
Topalekua 91 zk. 2016 iraila. 30.09.16
Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.add a comment


