190.- Osoko Bilkura 18.03.16
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Irakurri eta, behar izanez gero, onartu 2015eko ekainaren 3an egindako ehun eta laurogeita seigarren saioko akta, 2015eko uztailaren 22an egindako ehun eta laurogeita zazpigarren saiokoa eta 2015eko abenduaren 23an egindako ehun eta laurogeita zortzigarren saiokoa.
- Doktoregoko Ikasketetako Ikasleen Jarraitzeko Arauak. Akademi eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Ikasketa Osagarriak. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
- Aurrekontuko aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren aurrekontu-likidazio egoerak 2015eko abenduaren 31an. Auditoria-txostena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- UPV/EHU parte hartzea “Conferencia de Decanas y Decanos de Derecho” Elkartean. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren bi ordezkari izendatzea UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan.
- Gizarte Kontseiluaren ordezkari bi izendatzea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluan.
- Erregu-galderak.
189.- Osoko Bilkura 18.03.16
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- 2016ko Euskal Herriko Unibertsitateko aurrekontua. Irizpena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
UPV/EHU-KO GIZARTE-KONTSEILUAK ORDAINSARI-OSAGARRIAK ESLEITZEA ETA FINKATZEA ONETSI DU 29.12.15
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.add a comment
UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon eta 2015eko iraileko deialdiari jarraiki beren merituak egiaztatu zituzten unibertsitateko irakasleentzako Ordainsari-osagarri gehigarrietako C1 eta C2 tarteak esleitzea eta finkatzea onetsi du.
Kontseiluak Unibertsitateko hiru campusetan irakasten diren Gizarte Zientzietako Unibertsitate-tituluen prezioak ere onetsi ditu (esperientzia-gelenak) eta, egoki den moduan, ikasturte akademiko honetan UPV/EHU-n irakatsiko diren 31 ikasketa osagarrietako ikastaroen tasa akademikoak ezarri edo baliozkotu ditu.
Osoko bilkura horretan bertan, Kontseiluak Donostiako “Villa Asunción” izeneko eraikineko unibertsitateko zerbitzu publikoaren desafektazioa erabaki du, baita hura Gipuzkoako Foru Aldundiari itzultzea ere, Ondarreta Pasealekuko “Centro Elbira Zipitria” zentro berria ireki zutenetik instalazioak erabat hutsik eta unibertsitaterako inolako erabilerarik gabe geratu direlako.
Azkenik, osoko bilkurak Unibertsitateak eskatutako zenbait aurrekontu-aldaketa onetsi ditu, baita erakundearen finantza-informazio egoerak ere, 2015eko irailaren 30ean.

