GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-AREN GIZARTE SAREA SORTZEKO IDEIEN LEHIAKETAREN SARIAK EMAN ZITUEN 28.02.08
Posted by consejosocialupvehu in Informes-2008, redSocial.trackback
UPV/EHU-ren Gizarte Kontseiluak ikasleei, graduatuei eta Unibertsitateari atxikitako langileei zuzendutako Gizarte Sarea sortzeko Ideien Lehiaketaren sariak eman zituen iragan otsailaren 28an.
Sarien helburuak aipaturiko taldeen arteko komunikazioa sustatzea, haien gaitasunak hobetzea, lanean hasteko pausoan zuzentzea, etengabeko hezkuntza sustazea eta ezagutzaren arloen profesionalen arteko komunikazioa hobetzea dira.
12.000 euroko, 6.000 euroko era 3.000 euroko sari bana era 1.000 euroko hiru akzesita zituen ideien lehiaketa horretara 19 talde aurkeztu diren, gizarte sareko 14 proiektu aurkeztu zituztenak.
Lehenengo saria “PLE bitartez (Personal Learning Environments) bitartezko Gizarte Sareen sortzea eta garapena” proiektuak eraman zuen. Taldearen partaideak: UPV/EHU-ko irakasle diren Javier Portillo (Ingeniaritza), Manuel Benito (Gizarte Zientziak) eta Jesús Romo (Ingeniaritza); Ingeniaritzako Oskar Casquero eta Beatriz Tejedor ikasleak eta Kazetaritzan graduko Ramón Ovelar.
Proposamena, PLE.etan oinarritutakoa, unibertsitateko edozeinek erabiltzen dituen aplikazioek (hasierako orria, kontaktuen kudeaketa, e-maila, blogak, wikiak, testu editoreak, web pertsonala, etab,) gutxieneko egitura komuna edukitzea da, Unibertsitatearen zerbitzarietara informazioa esportatzeko eta haietik informazioa inportatzeko gai izan daitekeelarik, taldeko kide guztien gizarte sarte denak modu zentralizatu eta pertsonalizatuan sortu eta kudeatu ahal izateko.
Bigarren saria, 6.000 eurokoa, “UPV/EHU-ko Gizarte Sarea” proiektuak eraman zuen. Partaideak: Santiado de Pablo Katedraduna eta Bárbara Echeverria eta Fidel Liberal irakasleak; Nagore García eta Jon Ortiz lizentziatuak era Marta Rosete Maisutza ikaslea.
Proiektuaren helburua hainbat edukiko bloga sortzea sen, ez pertsonala, baizik eta instituzionala, irakasleek modu boluntarioan ekarritakoarekin, eta gaietan zein ataletan sailkatutakoak, Gizarte Sareko kideei gisa. Unibertsitateko graduatuak antzinako irakasleekin harremanetan jarraitu ahal izatea da haren helburua, horrela, unibertsitatearen komunitate handi horretan jarraitu ahal izango dute (birtualean, kasu honetan).
Hirugarren saria Josu Aramberrik, José Miguel Correak, Margarita Leónek, José Manuel Pérezek, Estibaliz Jiménez de Aberasturik eta Luis Pedro Gutiérrezek aurkeztutako proiektuak eraman zuen. Proposatu zutena, doako softwarren erremintetan oinarritutako sarea sortzea da, Mahara (etengabeko hezkuntzan gizarte sarea edukitzeko egun dagoen sistema aurreratuena omen dena) eta Moodle esaterako (hautematen diren hezkuntza beharren erantzun konplexu eta artikukatuari erantzuna emateko ikastaroen kudeatzaile gisa), modulu bakar gisa edo elkarrekin komunikatoriko hainbat modulu gisa funtzionatuko luketenak. Sareak besteekin elkartzeko ahalmena izango zuen espazio malgu gisa egituratuko litzateke eta UPV/EHU-aren berariazko erremintzen erabilearekin osa zezakeen. Bertaratutako heziketaren lagungarri izango litzateke eta haren lagungarri birtuala, etengabeko heziketarekin, enpresekin, etab.lotura estuagoak dituzten espazioak ireki ere zitzakeelarik.
Nahi dutenak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren web orrian irakur ditzake hiru proiektu irabazleak eta akzesita irabazi duten beste hirurak ere: http://gizartekontseilua.com/; “Novedades: Proyectos ganadores del Concurso de Ideas para la creación de una red social” atalean.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.