2007-2010 Plan Estrategikoa. Jarraipena eta Garapena 15.04.08
Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana.trackback
2006lp abenduan, Bilkurak Gizarte Kontseiluaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu zuen, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitatearen itxura indartu nahi zen eta erakundea Gizarteari hurbildu.
Lau urteko honentzat indarrean dagoen Plan Estrategikoak lau ekintza-arlo ezartzen ditu- Unibertsitatearen itxura sendotzeko eta goi mailako herri heziketan gizartearen presentzia areagotzeko zein bien arteko loturan Kontseiluak duen betekizuna sendotzeko helburuarekin.
Dokumentua kontseiluaren xedea zehazten duten sei atalen inguruan egituratzen da, haren balioak, estrategiak, barruko baldintzak zein kanpokoak eta estrategia horiek lortzeko beharrezkoak diren taktikak edo ekintzak.
Plan horren jarraipenak eta inplementazioak urteko edo hainbat urteko plan eragileak ere aztertzen ditu, dagokien esparruan garatu beharreko ekintzak zehazten dituztenak. Apirilak 17an, ospatu zen UPV/EHU-aren Gizarte Kontseiluaren Bilkurak onartu zuen 2008 eta 2009 urteen bitartean 12 proiektu gauzatzeko azken plan eragilea, bere Plan Estrategikoaren esparruan, non unibertsitatearen balioak zabaltzeko Foru Publikoaren sorrera, Unibertsitatearen zerbitzuen etekinaren adierazleen identifikazioa, UPV/EHU-ak sortutako ezagutzaren emaitzak transferitzeko prozesua martxan jartzea eta berrikuntzarekin, ikerketarekin eta ezagutzekin zerikusia duten giza beharren identifikazioa nabarmentzen diren.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.