jump to navigation

PRENTSA OHARRA: Tituludunek gizartearen beharrei hobe egokitzen diren prestakuntza eduki dezaten lortzeko epe laburreko eta ertaineko 10 ekintza biltzen ditu 6.02.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
trackback

UPV/EHU-AN BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA GAITASUNA GARATZEKO PLANA ONARTU DU GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, UPV/EHUko ikasleen artean berrikuntza eta ekintzailetza gaitasunak garatzeko proiektua onartu du gaur, Bilbon. Epe laburrera eta ertainera burutuko diren 10 ekintza biltzen ditu, unibertsitateko titulua dutenen gaitasunak modu eraginkorragoan barnera ditzaten, lanean hasten direnean, egungo gizartearen beharrei hobe egokitzeko prest egon daitezen.

Proiektuaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean berrikuntza sustatzea da eta, horretarako, hainbat heziketa-eredu berriak sustatuko ditu, ekintzailetza arloan gaitasunak garatzea eta barneratzen lagunduko du eta ikasketa-programak gure gizartearen behar aldakorrei egokitzen, tituludunak haien lan munduan barneratzeko ikasleen prestakuntza hobetzeko eta Unibertsitatea heziketako europar esparru berrira egokitzen laguntzeko.

Proiektu honetan berrikuntza eta heziketa arloko 33 adituk hartu dute parte eta, gainera, Iparramerikako sei unibertsitateren esperientziak (Benchmarking) hartu dira kontuan (Babson College, Berkeley, Harvard, MIT, Standford eta Wharton – Erresuma Batua-) eta Danimarkako hezkuntza sisteman erabilitako eredua xehetasun handiarekin aztertu da.

Lan horren guztiaren ondorioz, helburutzat berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea duen Egitasmo bat zehaztu da. Horretarako, lehentasuneko hamar ekintza proposatu dira, epe laburrean eta ertainean burutzekoak.

Modu jarraitu batean, berrikuntzak eta ekintzailetzak egungo eta etorkizuneko gizartean duen garrantzia ohartzeko ekintzak burutzea, irakasleei zein ikasleei zuzendutakoak.
Euskal Herriko Unibertsitatean, modu eraginkorrean, ikasleek berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden gaitasun eta jarrerak barneratzera zuzendutako hezkuntza metodologien erabilera orokortzea.
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle guztiei eskaintzea berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duen ikastaro edo ikasgai bat ikasteko aukera.
Esperientzia pilotuak egitea, beste Unibertsitate batzuetan identifikatutako esperientzian oinarriturik, berrikuntza eta ekintzailetza ikasleetan sustatzeko.
Euskal Herriko Unibertsitatean diziplina aniztasuna sustatzea, eta haien artean zubiak sortu, bai barrutik bai beste Unibertsitateekin lortutako akordioen bitartez.
Giza zientzien fakultateko ikasleen ideietan oinarrituta sortu diren enpresen sorreran espezializatutako unibertsitate-mintegia diseinatu eta martxan jartzea.
Berrikuntzaren eta ekintzailetzaren inguruko plataforma birtuala sortzea unibertsitate komunitatean kultura eta jarduera ekintzailea sustatzeko.
Berrikuntzarekin eta ekintzailetza sustatzean gogor lan egiten duten hiru unibertsitaterekin elkarlanerako akordio globalak modu iraunkorrean ezartzea. Egitasmoak Copenhagueko Unibertsitatea (Danimarka), Cambridgeko Unibertsitatea (Erresuma Batua) eta Aaltoko Unibertsitatea (Finlandia) proposatzen ditu horretarako.
Beste agente sozialekin partekatuko diren proiektuetan gauzatzeko ekimen ekintzaileak sortzea, inguruan dauden arazoei eta egoerei irtenbide berritzaileak eskaintzen laguntzekoak, eta gizartean onura iraunkorra sortzea.
Berrikuntza kurrikularreko proiektuak sustatzea titulu baten esparruan, haren estrategia berriro formulatzeko eta titulazio bera goitik behera eraldatzeko.
Proiektuak proposaturiko ekintza-multzo bat du eta haiekin lortu nahi diren helburuak ditu zehaztuta; haiek martxan jartzeko ekintzak eta haiek lortzeko beharrezkoak izango diren elkarlanak eta aliantzak ere. Era berean, eta proposamen horietako bakoitzarentzat, praktika egokien hainbat adibide eskaintzen dira, Benchmarking lanean identifikatu direnak eta UPV/EHUan aplika daitezkeenak.

Gizarte Kontseiluak egin zituen aurretik gizartearen eta lan-munduaren eskaerak ikertzeko hainbat azterketa, Unibertsitateko zenbait titulutik irtengo diren ikasleek (Psikologia, Kimika, Industri Ingeniaritza eta Filologia) beharko dituzten gaitasunak ezagutzeko eta haietatik titulazio horien edukiak egokitzeko gomendioak ateratzeko.

Gerentearen izendapena

Gizarte Kontseiluaren Osoko bilkurak Iñaki Goirizelaia Errektorearekin adostu du Xavier Aizpurua Telleria Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate-ko Gerente izendatzea. Xavier Aizpurua 2004 urteaz geroztik ziharduen lan horretan. UPV/EHU-aren Gerentzian sartu aurretik, Hizkuntza Politikako Kontseilariordea eta Kzguneko zuzendaria izan zen.

UPV/EHU-aren txosten ekonomikoa

Bestetik, Kontseiluak UPV/EHUaren 2007 urteari dagozkion aurrekontuen kontabilitate-egoerak onartu ditu; tasen sarreraren kontabilitate-irizpideak aldatu direla eta, 5,2 milioi euroko defizita dute. Dena den, azterketa falta dela eta, badaude soberakin espezifikoak, eta haien zati bat soberakin orokortzat har daiteke. Kontseiluaren Osoko Bilkurak hainbat gomendio ematen ditu eta Unibertsitateari urtea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan balantzea aurkez dezala eskatzen dio, ekonomia-ondare emaitzen kontuaz eta memoriaz gain.

Kontseiluen gomendio nagusiak honakoak dira:

Hasierako aurrekontuan sartzea, haiei dagozkien sarreren eta gastuen ataletan, “Kontratuak-Programa”-ren zenbatekoak eta “hartutako finantzazioko Bestelako Sarrerak/Gastuak” atalean, aurreko urteetakoekin alderatu ahal izateko.
Sarrerak programa bakoitzeko aurrekontuen kontrola aurkeztea, behin betiko ordainketan horiek nola banatu diren ezagutu ahal izateko.
Unibertsitateari gomendatzen zaio Geldikin guztien azterketa zehatza haietako bakoitzaren helmuga zehaztu ahal izateko.
Eragiketak kontabilitatearen printzipioen eta arauen arabera erregistratzea eta baita diru-laguntzen justifikazioak ere, kontzesioaren oinarrietan zehaztutakoaren arabera.
Kontabilitate-arau eta -printzipio publikoak aplikatzea, dagokion unean diru-sarrerak eta gastuak islatzeko, eta ondorioz, aurrekontuaren ordainketa urteko sarreren eta gastuen isla zehatza izan dadin.
Tasetan aplikatu den irizpidea beste orrietan ere aplikatzea dagoen egiaztatzea.
Bere kontabilitate-sistema herri sektorearentzat zehaztutakoari egokitzea.
Masterrak

UPV/EHU-ren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2009-2010 ikasturterako beste 29 unibertsitateko master ofizial eskaintzeko aukera Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Sailari proposatzea onartu du.

Horiek barneratzen baditu, UPV/EHU-ak eskaintzen dituen eta Bolognara egokitutako unibertsitateko masterrak 78 izango dira datorren urtean. Horiek guztiek lan-munduan barneratzeko ikasleen espezializazioa errazten dituzte; gainera, horietatik 63 ikerkuntzan trebatzen dute eta doktoretzarako prestatzen dute (EEES-an hirugarren zikloa). Doktore-tesia aurkezten denean osatuko da. Aipatu beharra dago doktoretza programa berri horien %51 Kalitatearen Aipamena dute, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak ematen duen aipamena, estatu mailan heziketa programa onenak goraipatzeko sortu zena.

Hizkuntzei dagokienez, unibertsitateko master horietatik 49 gazteleraz bakarrik eskainiko da; 3 euskaraz; eta 3 ingelesez. Baina, beste 23etan, hainbat hizkuntza erabiliko dira. Hala, 11 master euskaraz eta gazteleraz izango dira; 6 gazteleraz eta ingelesez; eta beste 7 hiru hizkuntzatan, gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa tartean.

Errekurtsoak

Gainera, Kontseiluaren aurrean 2007ko urtarrilaren 26ko ordainsari osagarrien esleipenaren aurka unibertsitateko hainbat irakaslek aurkeztu zituzten 182 errekurtso ebatzi ditu. Aurreko Osoko Bilkuran, abenduaren 11an ospatu zena, aurkeztu ziren 692 errekurtsoetatik 509 ebatzi ziren, beraz, adostasun honekin aipaturiko errekurtsoen tramitazioa amaitutzat ematen da.

Aipaturiko errekurtsoak UNIQUALek 209/2006 Dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarena, haren 1go Deialdia arautzen zuena, egindako ordainsari osagarrien esleipenaren aurka aurkeztu ziren. Zentzu horretan, Kontseiluak UNIQUALeko zuzendariari Kontseiluaren Osoko Bilkuran aurkeztea eskatu dio, oraindik eskaerari erantzun ez badio ere, 2007ko Osagarrien deialdiari dagokion ebaluazio-prozesuari buruz hari informatzeko.

Berezko tituluak

Gainera, Kontseiluak ikasketa osagarrien berezko bost tituluren matrikula-prezioak onartu ditu: “Fatxada arinak. Eraikuntza, Lanean jartzea eta Segurtasuna” (1.000,00€-170,94€, 5,85 kreditu-); “Fatxada Arinen Diseinua eta Kalkulua” (1.000,00€-188,68€, 5,30 kreditu-); “Aireztatutako Fatxada eta Errezel-Horma. Kontzeptuak eta Lege Esparrua” (1.000,00 € -173,91 €, 5,75 Kreditu-); “Fatxada Arinak, Energia-efizientzia eta Berrikuntza” (1.000,00 € -194,17 €, 5,15 Kreditu-) eta “Ingurumen Zuzenbidea (2. edizioa)” (400,00 € -80,00 €, 5,00 Kreditu-).

Azkenik, Osoko Bilkurak UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren 2009rako Aurrekontua onartu du, guztira 1,32 milioi eurokoa.

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: