GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA S.A.-N PARTE HARTZEA ONETSI DU 16.07.09
Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.trackback
Gaur, Bilbon ospatu den UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak onetsi du Bizkaiko Parke Teknologikoaren sozietate anonimo publikoaren kapitalean parte hartzea, eta horretarako, 188.000 m2-ko azalera eman diote “UPV/EHU Zientzia Parkea” eraikitzeko administrazio emakida gisa.
Helburua “UPV/EHU Zientzia Parkea” izeneko industri zientifikoko eta teknologikoko parkea eraikitzea da, ikerketa, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak, sustapena eta diseinua sustatzeko bikaintasun eta berrikuntza espazioa izango dena. Hori guztia kalitate eta iraunkortasun parametroei jarraiki eta berrikuntza zein ezagutzaren gizartean oinarrituta. Ezagutzan eta ikerketan oinarritutako enpresa berriak enplegu kualifikatuekin eta enpresa-proiektu lehiakorrekin sortzeko eta garatzeko espazioa.
Bestetik, Kontseiluak graduetako berariazko 6 tituluren matrikulen prezioa onartu du eta graduondoko beste 37renak, 2009-2010 ikasturterako. Lehenei dagokienez, bik aurretik zuten prezioarekin jarraituko dute, batek eguneratu egingo du prezioa, eta beste hirurak berriak dira. Graduondoko tituluei dagokienez, 23ren prezioek ez dute aldaketarik izango, beste lauk prezio berria izango dute eta beste hamarrak berriak izango dira. Osoko Bilkurak Ikasketa Osagarrietako 5 ikastaroren matrikulen prezioen konbalidazioa ere adostu du.
Elkarkidetza diru-laguntzak
Gainera, Kontseiluaren Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Sailak atera dituen 125 Elkarkidetza Diru-laguntzak eta Hezkuntzako Ministerioak atera dituen beste zortziak unibertsitateko Departamentuen artean banatzeko modua onetsi du. G9 Unibertitate-taldeak onartutako ekoizpen zientifikoko baremoak aplikatuz banatu dira. Gainera, diru-laguntzen %30 deialdiaren eskakizunak betetzen eta Departamentuen artean egindako banaketatik at gelditu diren ikasleentzat gorde da.
Azkenik, Kontseiluak bere oniritzia eman die 2010ean, indarrean dagoen Plan Estrategikoaren baitan, garatuko dituen proiektuei. Horrela, hurrengo urtean, Urtekari Estatistikoa, Ikerkuntza Produktuen Katalogoa, Enpleguaren Behatokia eta etekin adierazleak eguneratzeaz eta ikerketaren emaitzak ezagutzera emateaz gain, Gizarte Kontseiluak bost proiektu berri landu nahi ditu: berrikuntza-foro bat diseinatu, unibertitatetik ateratakoen bulegoa sortu, UPV/EHUaren batzorde mistoa martxan jarri, enplegu iturri berrien inguruan ikertzea edo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea nazioartean ezagutzera ematea.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.