jump to navigation

Gizarte Kontseiluak UPV/EHUren kudeaketaren eta bere jardueraren jakinarazpenaren deszentralizazioa aztertuko ditu. 11.10.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
trackback

Gaur Bilbon izandako UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitaterako bi proiektu berri egitea adostu du, orotara 240.000 euroko aurrekontuarekin. Proiektu horiek, 2007-2010 Gizarte Kontseiluaren Plan Estrategikoaren 2009 Plan Operatiboari dagozkionak, unibertsitate-ereduak eta UPV/EHUren campusen gobernu eta kudeaketaren deszentralizazioa aztertuko dituzte. Halaber, informazioaren egitura eta edukiak bere jarduera gizarteari jakinarazteko.

Lehen Proiektuaren helburua campusetan, unitate autonomi integral bezala, gobernu eta kudeaketako egiturak eta funtzioak ezartzeko proposamena egitea da. Horretarako, azterketa horrek legezko xedapenak edo gaur egungo egoera, funtzioen etorkizuneko banaketa, campusetako kudeaketa-organoen diseinua eta ezarpen-programa bilduko ditu. Proiektuaren aurrekontua 120.000 eurokoa da.

Bigarren azterketa, aurrekoak bezala 120.000 euroko aurrekontua duena, UPV/EHUren jarduera gizarteari jakinarazteko beharrezko informazioaren egitura eta eduki proposamenean oinarrituko da. Azterketa horrek, edukiak ez ezik, betetze-maila kuantitatiboa eta kualitatiboari buruzko aldizkako informazioa ere zehaztu beharko du. Halaber, jakinarazpen-formulak gomendatu beharko ditu, aldizkako txostenak igortzeko dagokion programazioarekin, era horretan, prozesuak egituratutako informazioa sor dezan, ondorioak ateratzeko eta gardentasuna bermatzeko

Bestelako gaiak

Bestalde, Gizarte Kontseiluak ondoko jarduerak egin ditu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari Garapenaren eta Mundu Ekonomiaren Unibertsitate-Institutua (HEGOA) Institutu misto bihurtzea proposatzea onartu du; “Giza Zientziak (Esperientziaren ikasgelak)” Aurre-graduko tituluaren matrikula prezioak ezarri ditu, 10 euroan kreditu bakoitza; aurrekontuetan aldaketa batzuk onartu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Euskoiker Fundazioak Unibertsitateari egindako dohaintza batzuk ezagutu ditu.

Azkenik, Kontseiluaren Bilkurak irakaskuntza eta ikerkuntzako pertsonalari ordainsari osagarri batzuk berresleitzea onartu du.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: