ERREKTOREAK GIZARTE KONTSEILUAREN OSO BILKURARI AURKEZTU DIZKIO EHU-REN PLAN ESTRATEGIKOAREN OINARRIAK 10.02.12
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2012.trackback
EHUren Errektorea den Iñaki Goirizelaiak EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurari aurkeztu dizkio gaur, Bilbon, 2012-2017 lau urteko aldirako ikasketa erakundearen Plan Estrategikoaren oinarriak. Bertan, EHU unibertsitate publikoa, ikertzailea, euskal gizartean finkatua eta mundu osora hedatua dela adierazten da, lidergo intelektuala duena eta baita konpromiso etikoa eta soziala ere.
Bost ardatz estrategikoren bitartez, Unibertsitate publikoak bikaintasuna lortu nahi du ikaskuntza arloan; nazioartean erreferentziarako unibertsitate ikertzailea bihurtzea; nazioartean ikasketen, ikerketen eta ezagutza hedatzearen abiapuntu izatea; helburu estrategikoak lortzea errazten duen erakunde-egitura lortzea, ikasketen bikaintasunari dagokion bezala, eta gizartearekin konprometitutako erakunde gisa duen erantzukizunaren erantzule izatea.
Errektoreak azaldu zuen bezala, hiru fasetan garatuko da Plan Estrategikoa. Lehenengoaren helburua, aurreko fasea, Klaustroan onetsitako oinarrien proposamena prestatzea da. Bigarrenean, barne-partaidetzakoa, Planaren lerro estrategikoak zuzentzeko helburuarekin ekarpenak egin nahi dituztenen iritziak eta ideiak jasoko dira. Fase horretan, Gizarte Kontseiluak gizarteko agenteen ekarpenak bideratuko ditu. Azkenik, hirugarren fasean, 2012ko apirilean bukatuko dena, ekarpen horiek bilduko dira eta plan estrategikoaren lehen bertsioa landuko da. Bertan, ildo estrategikoak eta adierazleak definituko dira, Gobernu Kontseiluak aurkeztu, eztabaidatu eta onesteko.
Osoko bilkura berean, Gizarte Kontseiluaren Presidenteak, José Manuel de la Sen, kontseilariei informatu die Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak Euskal Unibertsitate Sistemarentzat onartutako 2011-2014 Unibertsitate Planarekin lotutako onetsitako ebazpenen inguruan.
Azkenik, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak “Dolor Orofacial y Transtornos Temporomandibulares” eta “Fundamentos científicos y actualizaciones en la clínica podológica. Formación continuada en podología” Ikasketa Osagarrien ikastaroei dagozkien matrikulen prezioa baliozkotzea erabaki du, 560 € eta 475 €-tan, hurrenez hurren. Gainera, irakasleen ordainsari osagarrien inguruko hainbat ebazpen burutzea ere adostu du.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.