jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-REN 2012RAKO AURREKONTUA ONARTU DU. AURREKONTUAK 432 MILIOI DITU, 2011N BAINO % 2,75 GUTXIAGO 25.03.12

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2012.
trackback

Gaur, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak ez-ohiko bilera izan du Bilbon, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012. urterako aurrekontua onartu du. Aurrekontuak 432,96 milioi ditu, hots, aurreko ekitaldian baino % 2,78 gutxiago (2011koa 445,32 eurokoa izan zen).
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak aztertu ditu otsailaren 23an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua eta Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak Proiektu horri buruz egin duen txostena. Aipatutako txosten horretan Batzordeak berritasun nagusiak eta kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza jaso ditu, bai eta zenbait alderdi hobetzeko gomendio batzuk eman ere.
Kapituluei dagokienez, UPV/EHUk 276,75 milioi agindu ditu langileen gastuetarako (I. kapitulua), hau da, guztizkoaren % 64, eta 2011n baino % 0,9 gehiago; 100 milioi gastu arruntetarako (II. Kapitulua), guztizkoaren % 23,09 eta iaz baino % 5, 25 gutxiago; eta, 50,1 milioi inbertsioak egiteko (VI. kapitulua), hau da, aurrekontuaren zenbatekoaren % 11,6, iaz baino % 13,91 gutxiago. Gainerakoa, alegia, aurrekontuaren % 1,5 finantza-gastuetarako, transferentziak egiteko, diru-laguntzetarako eta abarrerako erabiliko da.

Inbertsioei buruzko kapituluak 6 milioi gutxiago edukitzea uler daiteke, kontuan hartzen baldin bada: batetik, 2005-2010 aldirako Urte Anitzeko Inbertsio Planaren barruan aurreikusitako lan batzuk jada amaitu direla; eta, bestetik, gaur egungo plana, 2017ra arte luzatua, gauzatzeko epeak luzatu egin direla. Honela geratu da:

Hiru fundaziotan parte hartzea
Bestalde, Osoko Bilkurak onartu du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak hiru ikerkuntza-fundazioren eraketan parte har dezan. Fundazioak honako hauek dira: Polymat Fundazioa, Achucarro Basque Center eta BC Materials Fundazioa. Lehenengo fundazioaren izen osoa Basque Center for Macromolecular Design and Engineer-Poymat Fundazioa da, eta polimeroen arloko ikerkuntzarako nazioarteko zentro bat izatea du jomuga.  Bigarrena, hots, Achucarro Basque Center neurozientzien arloko oinarrizko ikerkuntzarako zentro bat izatea nahi dute. Hirugarrenak, Basque Center for Materials Application and Nanoestructures – BC Materials Fundazioak, materialen zientziaren arloko erreferentzia-zentro bat izateko helburua du.
Azkenik, Akademia Batzordeak proposatuta, Osoko Bilkurak erabaki du Espetxeetako Idazkari Nagusiari eskatzea,  preso dauden ikasleek UPV/EHUn matrikulatzeko duten eskubidea bermatzeko xedez, UPV/EHUrekin beharrezko hitzarmena ezar dezala.

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: