jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 7 MASTER BERRIREN SORRERA ONETSI DU ETA BERARIAZKO TITULUEN TASAK ZEHAZTU DITU 11.07.12

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2012.
trackback

UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur Bilbon ospatutakoa, Euskal Herriko Unibertsitatean 2012-2013 ikasturtean 7 master gehiago barneratzea proposatu dio Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Sailari, eta baita gradu-ondoko beste zenbait ikasketetan aldaketak egitea ere. Ezarpen horiekin, EHU-k guztira gradu-ondoko 105 titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean.

Master berrietatik, 3 Arte eta Humanitateen ezagutzako arloari dagozkio, beste 3 Ingeniaritza eta Arkitekturari, eta 1 Gizarte eta Lege Zientziei. Aldatuko diren masterrei dagokienez, gehienak ikerketa orientaziokoak dira (sei) eta bat profesionala.

Ezarriko diren master berriak:
– Arte garaikide teknologikoko eta performatiboko Unibertsitateko Masterra
– Pinturako Unibertsitateko Masterra
– Hizkuntza eta plangintza Politiketako Unibertsitateko Masterra
– Gizarte Ekonomia eta Elkartasuneko Unibertsitateko Masterra
– Industria Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterra
– Garraio Sistemetako Unibertsitateko Masterra
– Telekomunikazioko Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterra

Aldaketak izango dituzten masterrak
– Europa eta Atlantikoko Unibertsitateko Masterra. Boterea, Kultura eta Gizartea
– Ingurumenaren Kutsadurako eta Toxikologiako Unibertsitateko Masterra
– Ingurumeneko eta Itsas Baliabideen Europako Unibertsitateko Masterra / Master in Marine Environment and Resources
– Enologia Berritzaileko Unibertsitateko Masterra
– Energia Ingeniaritza Jasangarriko Unibertsitateko Masterra
– Material Aurreratuen Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterra
– Proiektuen Zuzendaritzako Europakoa – Euro MPM

Berariazko tituluen tasak
Gainera, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran sortu berri diren gradu-ondoko 11 tituluren matrikulen prezioa finkatu da, eta EHU-ren berariazko tituluen eskaintza osoaren tasak berrikusi dira. Ondorioz, 22 tituluk aurreko ikasturtean zituzten prezioekin jarraituko dute eta beste 12ren tasak aldatuko dira.

Hauek izango dira sortu berri diren gradu-ondoko berariazko tituluen tasa akademikoak:

  • Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak (Unibertsitateko espezialista) 1.500€ (50 € 30 kreditu)
  • Bioelektronika (Unibertsitateko espezialista) 2.151,60€ (66 € 32,6 kreditu)
  • Zaintza aringarrietako arreta integrala (Unibertsitateko espezialista) 4.500€ (75 € 60 kreditu)
  • Neurorrehabilitazioa (Unibertsitateko espezialista) 2.072€ (56 € 37 kreditu)
  • Lege argudiaketa (Unibertsitateko espezialista) 1.950€ (65 € 30 kreditu)
  • EHko Pentsamendu Kritikoa XX.-XXI. mendean (Unibertsitateko espezialista) 1.350€ (45 € 30 kreditu)
  • Enpresa Arloan Nazioartekoratzea (Unibertsitateko espezialista) 135€ (4,5€ 30 kreditu)
  • Negozio elektronikoak, Internet eta Enpresako beste Tresna Teknologikoak (Berariazko Masterra) 6.048€ (96 € 63 kreditu)
  • Lege edo Zerga karreretan eta Lege Idazkarien Taldean sartzeko Hautespen prozesurako prestakuntza (Berariazko Masterra) 10.800€ (60 € 180 kreditu)
  • Zergak (Unibertsitateko espezialista) 1.950€ (65 € 30 kreditu)
  • Itzulpengintza eta Tekonologia (Unibertsitateko espezialista) 1.500€ (50 € 30 kreditu)

Berariazko tituluak Unibertsitateak berak diseinatutako ikasketak dira, gizartearen beharrei erantzuteko sortutakoak, eta lanbideari daude zeharo zuzenduta. Goi mailako tituludunen ikasketak osatzea eta lanean dihardutenen ezagutzak eguneratzea dute xedetzat.

Medikuntzako Fakultatea eraikitzeko lurren trukatzea
Kontseiluaren Bilkuran, gainera, Basurtoko Ospitalearen ondoan dauden Bilboko Udalaren lur-sail bat EHU-ren bi lur-sailekin trukatzea onetsi da, bertan Medikuntzako eta Odontologiako Fakultate berria eraikitzeko.

Horretarako, Kontseiluak onetsi du Unibertsitatearenak diren bi lur-sail horiek lagatzea, 4.963,07 m2-ko eta 8.183,12 m2-ko azalera dutenak, hurrenez hurren, Bilboko Udalaren Hiri Antolaketarako Plan Orokorrean herri erabileretatik kanpo gelditu zen Basurtoko Ospitalearen ondoan dagoen triangelu itxurako 7.865 m2-ko lur-sailaren truke.
Azkenik, saio berean, Gizarte Kontseiluak hainbat akordio hartu ziren irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriei buruz, eta aurrekontuen hainbat aldaketa ere onetsi ziren.

 

 

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: