jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK EHU-REN 2011KO KONTABILITATEKO EGOERA-ORRIA ONETSI DU 15.10.12

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
trackback

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2011ko EHU-ren kontabilitatearen egoera-orria onetsi du, 12,8 milioi euroko superabitarekin itxi zena. Unibertsitate publikoak elkartearen kontuak aurkezteko prozesuaren barruan aurkeztu dio informazio ekonomiko-finantzario hori unibertsitatearen gobernuari.
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura berean, ikasketa osagarrien zazpi ikastaroren matrikulen prezioak zehaztu dira:

  • “CAD/CAE. Ingeniaritza, Kalkulua eta Zenbaki bidezko Simulazioa Elementu Finituen bidez ikastaro aurreratua (13. edizioa)”
  • “CAD/CAM. “Ordenagailu bidez egindako Diseinu eta Fabrikazioko Ikastaro aurreratua”
  • “Ordenagailu bidez egindako Diseinu eta Simulazio ikastaroa”
  • “Diseinu aeronautikoa”
  • “Export Engineering”
  • “Emulsion Polymerization Processes (2. edizioa)”
  • “Jarrerak berriz heztea: Ebaluazioa, Diagnosia eta Tratamendua. Ikuspegi bateratua eta Ebidentzia Zientifikoa”.

Kontseiluak 10 kreditutik beherako ikastaroentzat zehaztutakoa beteaz, EHU-ren doktoretza azpibatzordeak onetsitako ondorengo ikasketa osagarrien prezioak ere baliozkotzea erabaki du:

  •  “Iturriak kapsulatu gabe dituzten Erradioterapia eremuetako eta Laborategietako Instalazio Erradiaktiboen Ikuskarien Prestakuntza (2. edizioa)”
  • “Produktua Garatzeko Kudeaketa Sistemen aurkezpena”
  • “Produktua Garatzeko Kudeaketa Sistemen administrazioa”
  • “I interpretazioa (6. edizioa)”
  • “Performance-a eta mugimendua (6. edizioa)”
  • “Agertokia (6. edizioa)”
  • “II interpretazioa (6. edizioa)”
  • Distantzia linealetik Espazio Modelizaziorako morfometria (2D-3D)”.

Gainera, presioen kapitulu berean, Bilkurak “Giza Zientziak (Esperientzia gelak)” graduaurreko tituluaren matrikularen tasak onetsi ditu, eta ia ez da aldatuko.
Azkenik, saio berean, Gizarte Kontseiluak aurrekontuetan hainbat gauza aldatzea onetsi zuten eta irakasleen eta baita ikertzaileen ordainsari osagarriei buruzko ebazpenak gauzatzeari buruzko hainbat akordio ere.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: