GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-ko 2014ko AURREKONTUA ONARTU DU. AURREKONTUA 395,38 MILIOI EUROKOA DA, 2013koa BAINO 2,4 MILIOI HANDIAGOA 22.01.14
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2014.trackback
Gaur, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura Bilbon bildu da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2014ko ekitaldirako aurrekontua onartu du. Aurrekontua 395,38 milioi eurokoa da, beraz, aurreko ekitaldiko 392,96 milioi euroko aurrekontuaren aldean, % 0,62ko gehikuntza txikia dakar (azken lau urteetan lehena, hain zuzen ere).
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak aipatutako zenbaketak onartu ditu, honako hauek aztertu ondoren: batetik, azaroaren 19an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua eta, bestetik, Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak Proiektu horri buruz igorri duen txostena. Aipatutako txosten horretan Batzordeak berritasun nagusiak eta kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza jaso ditu, bai eta zenbait alderdi hobetzeko gomendio batzuk egin ere.
Kapituluen araberako azterketan jasota dago UPV/EHUk honela antolatuko dituela diru-partidak:
- Langileei lotutako gastuetarako (I. Kapitulua) 290,48 milioi euro: % 73,46 guztira, eta 2013an baino % 0,76 gehiago.
- Gastu arruntetarako (II. Kapitulua) 76,72 milioi euro: % 19,4 guztira, eta 2013an baino % 0,65 gehiago.
- Inbertsioetarako 21,63 milioi euro (VI. Kapitulua): aurrekontuaren % 5,47; 2013an baino % 5,98 gutxiago.
- Zorra amortizatzeko partida (IX. Kapitulua) 1,18 milioikoa izatetik 2,46 milioikoa izatera aldatu da; beraz, % 108,38 handitu da.
- Gainerakoa, aurrekontu osoaren % 1, honako hauetan erabiliko da: finantza-gastuetan, transferentzietan, diru-laguntzetan eta Gizarte Kontseiluan. Gizarte Kontseiluaren zuzkidura 215.402 eurokoa da, 2013ko bezalakoa, eta hori unibertsitate-aurrekontu osoaren % 0,05 da.
Beste erabaki batzuk
Bestalde, Osoko bilkurak honako hauek ere onartu ditu bilera berean:
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Novia Salcedo Fundazioko patronatuan parte har dezan.
- Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikin zaharra unibertsitate-zerbitzu publikotik kentzeari eta herri horretako Udaletxeari eraikina itzultzeari oniritzia ematea.
- Tasa akademikoak kredituko 1,50 eurokoak izan daitezen honako ikasketa osagarri honetan: “Ikerketa praktiketarako programa aurreratua (Nazioarteko Ikasketak), 6. aldia”.
- Azkenik, Osoko Bilkurak aurrekontuetan hainbat gauza aldatzea onetsi du, eta irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriei buruzko ebazpenak gauzatzeari buruzko hainbat akordio ere hartu du.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.