GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK 7 IKASKETA OSAGARRIREN MATRIKULEN PREZIOAK ETA IKASLEAK UPV/EHU-N JARRAITZEKO ARAUAK ONETSI DITU 28.03.14
Posted by consejosocialupv in notasprensa-2014.trackback
Gaur, Bilbon ospatu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten jarraitzeko arauen aldaketan eta 2014/2015 ikasturtean irakatsiko diren zazpi ikasketa osagarriren matrikularen tasak onetsi dira.
Jarraitzeko arau berriek, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposaturikoak,aurreko araudiaren bi atal argitzen ditu eta barneratu berri den ikasleak matrikula partziala eskatu ahal izateko eta ebaluazio-deialdiei uko ekiteko prozedurak tipifikatzen ditu. Hortaz:
- Ikasleek sei deialdi dituzte ikas arlo bakoitza gainditzeko
- Ikasleak deialdiren bati uko egin ahalko dio eta ez zaio deialdi hori zenbatuko
- Ikas arlo bakoitzaren ikasketa gidak adieraziko du ikasleek deialdiari uko egiteko modua zein den
- Bosgarren eta seigarren deialdiak edo apartekoak irakasleek osatutako epaimahai batek epaituko ditu, ahal den neurrian, aurreko deialdietan ikaslea ebaluatu ez dutenak.
- Sartu berri diren ikasleek arlo guztietan matrikulatu beharra dutenean zenbait egoera zehatzetan (ezgaitasuna, adin txikikoa edo menpekoak dituztenak, kirolariak, langileak, etab.) eta ezarritako epeetan “lanaldi partziala” eskatu ahalko dute”
- Arau berriak 2014/2015 ikasturteko graduko ikasketetan aplikatzen hasiko dira.
Ikasketa Osagarrien atalean, Gizarte Kontseiluak ondorengo ikasketa osagarrien matrikula-prezioak onetsi ditu:
- “Gorputz Terapiak eta Artistikoak” (2. edizioa). 800,00 € (80,00 €/kreditua, 10 kreditu).
- “Ikasketa digitalentzat agertoki berriak: PLE’x, MOOC’s eta eduki digitalen sorrera”. 100,50 € (33,50 €/kreditua, 3 kreditu).
- “Iraunkortasuna, ikuspegi orokorra”. 700,00 € (129,63 €/kreditua, 5,4 kreditu)
- “Kapitalen Zuritzearen Prebentzioas”. 260,01 € (123,81 €/kreditua, 2,1 kreditu).
- “Bioingeniaritza, ibaien eta hezeguneen zaharberritzea eta konponketa”. 180,00 € (60,00 €/kreditua, 3 kreditu).
- “Iraunkortasuna eta Bizi-kalitatea”. 170,00 € (35,00 €/kreditua, 4 kreditu).
- “Kudeaketa iraunkorreko ereduen aplikazio esperientziak”. 175,00 € (35,00 €/kreditua, 5 kreditu).
BIOCRUCES Osasun Ikerkuntzako Erakundean parte hartzea
Bilkurak onetsitako beste gai batean, Kontseiluak UPV/EHU “Biocruces Osasun Ikerkuntzako Erakundea” elkartean parte hartzea onetsi du, Erakundeari izaera juridikoa emango diona. Helburua –unibertsitateak parte hartzea ahalbidetzen duen elkarlanerako hitzarmenaren arabera- “osasun zientzien garapena sustatzea da ikerkuntza unitateen erabilera eta garapen komunaren bitartez, edo Ikerkuntza Erakundeek ziurtapena lortuz gero, bi erakundeen giza baliabideak zein materialak hobeto erabiltzeko”. Unibertsitatea Biocrucesen bazkide estrategikoa izango da, Osakidetzarena bezala, eta ondorioz, Ikerkuntza Errektoreordetzaren mende dauden ikerketa taldeen eta zerbitzuen bitartez hartuko du parte.
Azkenik, Bilkurak 2013ko Gizarte Kontseiluaren Aurrekontua kitatzea eta UPV/EHUren aurrekontuetan egindako hainbat aldaketa onetsi ditu.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.