UPV/EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK 2010-2013KO MEMORIA-TXOSTENA AURKEZTU DU 17.06.14
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2014.trackback
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak, euskal herritarren parte-hartzea UPV/EHUn bermatzen duen unibertsitate-organoak, 2010-2013 bitarteko laurteko Memoria Txostena aurkeztu du. Aldi horretan egin dira osoko bilkuraren 36 bilera eta unibertsitate-enpleguari buruzko, gizarteari kontuan emateko eta Unibertsitatearen ikusgaitasunari buruzko 9 txosten; horrez gain, 150 erabaki ekonomiko eta akademiko hartu dira.
Memoria Txostena euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago. 1.000 aleko tirada egin da, eta Kontseiluaren webgunetik ere eskura daiteke (www.gizartekontseilua.com). Memorian honako datu hauek jaso dira, besteak beste: Kontseiluaren osaera eta eskumenak, osoko bilkuraren bilera bakoitzean hartutako erabakiak, argitalpen zehatzak eta aldizkakoak eta Kontseiluak egin dituen lan eta azterlan guztiei buruzko aipamenak.
Memoria aurkezteko hitzetan, Asier Aloriak, Gizarte Kontseiluko presidenteak, azpimarratu du lau urte horietan Kontseiluak, Unibertsitatearekin batera, landu dituela azterlanetan antzeman diren hobekuntza-arlo guztiak; eta aldi berean, aurrera egin duela Kontseiluaren helburu estrategikoetan, hiru ekintza-ardatzetan antolatuta: UPV/EHUren irudia hobetzea, unibertsitate-mailako hezkuntza publikoan gizartearen presentzia areagotzea eta Kontseilua gizartearen eta unibertsitatearen arteko lotura gisa finkatzea. Horri guztiari Unibertsitatea gainbegiratzeko eta gobernatzeko ohiko jarduera, beraren eskumenen esparruan egina, gehitu behar zaio.
Aloriak esan du Kontseiluak ekarpen garrantzitsuak egin dituela, eta «ekarpenok onuragarriak izan direla ordezkatzen dugun gizartearentzat eta defendatzen dugun unibertsitatearentzat. Gainera, harreman handia dute herritarren zenbait kezkarekin. Izan ere, erantzuteko dugun gaitasuna neurrigabe gainditzen duten arren, guztion ekarpen, ideia eta proposamenen beharra dute kezkok; baina, bereziki, UPV/EHUko moduko erakunde garrantzitsuen bidez gizartea ordezkatu behar dugunon ekarpen, ideia eta proposamenen beharra».
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.