jump to navigation

UPV/EHU-REN 2016KO AURREKONTUA ONARTU DU GIZARTE-KONTSEILUAK. 402,75 MILIOI EUROKOA DA 21.03.16

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2016.
trackback

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura bildu da, eta Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen 2016ko aurrekontua onartu du. Aurrekontua 402,757 milioi eurokoa da: aurreko ekitaldikoa baino % 1,56 handiagoa (aurrekoa 396,557 eurokoa izan zen).

 

tablaeusk

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak kontuen aurreikuspen hori onartu du, honako hauek aztertu ondoren: batetik, otsailaren 4ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua; eta, bestetik, Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak proiektu horri buruz igorri duen txostena. Batzordeak txosten horretan jaso ditu berritasun nagusiak, bai eta kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza ere.
Kapituluen araberako gastu-azterketan jasota dago UPV/EHUren gastu-banaketa:
• Langileen gastuetarako, 308,89 milioi euro; 2015ean baino % 2,21 gehiago.
• Funtzionamendu-gastuetarako, 69,99 milioi euro; aurreko urtean baino % 1,82 gutxiago.
• Inbertsioetarako, 18,56 milioi euro; 2015ean baino % 3,65 gehiago.
• Zorra amortizatzeko, 2,50 milioi; aurreko urtean baino 0,64 gehiago.
• Gainerakoa (kopuru osoaren % 0,7 baino gutxiago) honela banatzen da: gastu arruntak egiteko transferentzietan eta diru-laguntzetan, finantzaketa-gastuetan eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontuan.

 

tabla2eusk

Diru-sarrerei dagokienez, 307,9 milioi euro datoz Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik; hori da, zehatz-mehatz, aurrekontuaren % 76,45. Milioi horietako 276,35 ohiko ekarpenekoak dira; 31,04 milioi programa-kontratuei zuzenduta daude; eta 0,5 milioi dagozkio Inbertsioak egiteko Urte Anitzeko Planari. Ikasketa-tasen bidez lortuko diren diru-sarrerak 45,74 milioi eurokoak izango dira; zehazki, aurreikusitako diru-sarreren % 11,28.
Osoko bilkuraren beste erabaki batzuk
Bestalde, osoko bilkurak honako erabaki hauek ere hartu ditu bilera berean:
• Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Conferencia de Decanas y Decanos de Derecho (Zuzenbideko Dekanoen Biltzarra) elkartean parte hartzea.
• Ikasleek doktorego-ikasketetan jarraitzeko araudia onartzea.
• Ikasketa osagarrietako hiru ikastaroren tasak finkatzea: «LHko irakasle teknikoak trebatzea (I. modulu berezia)»; «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Modulu generikoa)»; «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Praktikak)». Horrez gain, beste bi ikastaroren matrikula-prezioak baliozkotu ditu: «LHko irakasle teknikoak trebatzea (II. modulu berezia)» eta «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Ikasketa Amaierako Lana)».
• Kontseiluak berak abenduaren 31n dituen likidazio-egoerak onartzea eta UPV/EHUk eskatu dituen aurrekontu-aldaketak ontzat ematea.
Azkenik, Kontseiluak Maite Pérez Hidalgo izendatu ditu, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan Gizarte Kontseiluko ordezkariak izan daitezen. Horrez gain, Adolfo Apiñániz eta Ismael Redondo izendatu ditu, Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoa koordinatzeko Kontseiluan Gizarte Kontseilua ordezkatzeko.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: