jump to navigation

EHU-K Gizarteari kontu emateko adierazleen sistema 27.03.18

Posted by consejosocialupvehu in Indicadores.
trackback

EHU-K GIZARTEARI KONTU EMATEKO ADIERAZLEEN SISTEMA

Gizarte Kontseiluaren bitartez gizarteari kontu ematea legezko betekizuna da EHUrentzat, baina baita eginkizun filosofiko eta etikoa ere. Lan hori sinplifikatzeko, Kontseiluak Unibertsitate-zerbitzuen adierazle-sistema bat diseinatzea erabaki zuen. Horrekin, hogei adierazle gakoren bitartez, posible da Unibertsitatearen helburu sozialen betetze-maila neurtzea eta unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatzea, bide batez, antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitate batzuetakoarekin konparatuz.

Azterketa honen helburua, zeinaren emaitzak web gune honetan aurkezten baititugu, gizarteari EHUren emaitzei, ekarritako balioari eta helburuen betetze-mailari buruzko informazio ebaluagarria eskaintzea da, dagoen informazio ugaria laburbilduz eta antolatuz. Ematen den informazioak gizartearen oinarrizko galdera edo kezkak argitzen ditu, kontu emateko oinarrizko adierazleak eskaintzen ditu eta EHUk bere Plan Estrategikoan berariaz adierazitako helburuetara doitzen da.
Emaitza EHUren egiazko irudia da, zortzi arlo gakotan kontu emateko orduan: ingurunean, irudi instituzionalean, estalduran, prestakuntzan, ingurunearekiko egokitzapenean, ikerketan, hizkuntza-normalizazioan eta gizarte-arduran.

2009n, Gizarte Kontseiluak “Gizarteari kontu emateko EHUren adierazle-sistema” abiarazi zuen. Sistema horrek, 20 adierazle oinarrizkoren bitartez, unibertsitatearen errealitatea aztertzen du.

Helburua gizarteari honako gai hauek jakinaraztea da: EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-maila. Horrez gain, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatzen du, antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitate batzuen jarduerarekin erkatuz.
Emandako informazioaren jarraipen sistematikoa eginez, Kontseiluak aukera izango du EHUk denboran izandako hobekuntza-maila egiaztatzeko.

2020KO AZKEN TXOSTENA

 


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: