jump to navigation

Elkartearen web-orria diseinatzea eta mantentzea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen ardura da. 28.03.19

Posted by consejosocialupvehu in @@ notas de prensa.
trackback

GIZARTE KONTSEILUAK ONARTZEN DU ARTE EDERREN FAKULTATEAK PARTE HAR DEZALA ESPAINIA OSOKO DEKANOEN KONFERENTZIAN 

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur Bilbon bildua, onartu du Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) parte-hartzea Arte Ederren Dekanoen Konferentzia Elkartean. Erakunde berriaren, zeinaren presidentea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen dekanoa den, helburuak dira ahaleginak batzea, interes komunak defendatzea eta unibertsitateko arte hezkuntzaren etengabeko bilakaerak planteatzen dituen erronka berriei aurre egitea.

Zuzendaritza batzordea honakoak osatzen dute: UPV/EHUko Arte Ederren Dekanoak, Universidad Clomputense de Madrideko diziplina bereko dekanoak, Universitat Politècnica de Valencia, Malagako Unibertsitateko, Granadako Unibertsitateko eta La Lagunako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateen dekanoek. Batzordearen sei kide horiek Espainia osoko Arte Ederren Dekanoen konferentzia ordezkatzen dute. Besteak beste, ministerioarekin edo unibertsitateko irakaskuntza eta ikerkuntza nazio-mailan arautzen duten estamentuen beste ordezkariekin bilduko dira.

Arte Ederreko fakultateak unibertsitateko arteen, diseinuaren edo zaharberritzearen eremuan graduak eta masterrak irakasten dituzten zentro bakarrak dira. Elkartearen eginkizunen artean daude Arte Ederretako ikasketak ematen dituzten unibertsitateen interes komunak defendatzea eta jakintza arloak berriz konfiguratzea, testuinguru berrira egokitzeko. Entitate honek ere hobetu egingo ditu ikastegien arteko mugikortasuna, ikerketa arloko lankidetza eta arteen, kontserbazio eta zaharberritzearen eta diseinuaren eremuko unibertsitate graduen balioa azpimarratzea, arteari lotutako unibertsitate masterretarako eta doktorego programetarako zuzeneko sarbidea ematen duten ikasketa bakarrak baitira.

Elkartea ordezkaritza-organoa da eta ez ditu kutik ordainduko. Dekano bakoitzaren zentroen baliabideekin ordainduko da bileretara joatea.

UPV/EHUko Doktorego Eskola

Kontseiluak ere erabaki du UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolaren izendapena aldatzea UPV/EHUko Doktorego Eskola-ra. UPV/EHUn masterren irakaskuntzen antolaketa berria da aldaketaren arrazoia. Master ofizialak ez daude Master eta Doktorego Eskolaren menpe, Graduondoko Latinoamerikako Sarekoak izan ezik, eta Ikastegien menpe egongo dira. Hori dela eta, berriz aldatu behar da Doktorego Eskolen Oinarrizko Arautegia.

Bestalde, kontuan izanda igaro den denbora eta ikastegietako funtzionamendu organoei aplikatu beharreko beste arau batzuetan –esaterako, urriaren 1eko 40/2015 Legean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenean– egon diren aldaketak, egokitzat jo da aldaketa horiek bilduko dituen testu berri bat prestatzea eta arautegia indarrean dauden arauetara egokitzea.

2018 Kontseiluaren aurrekontua likidazioa

Azkenik, bilkurak onartu du ere Gizarte Kontseiluaren 2018ko ariketaren aurrekontua likidatzea, dagokion auditoretza-informearekin.

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: