jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK 422 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU UPV/EHU-RAKO2019KO EKITALDIRAKO, IAZ BAINO % 2,9 GEHIAGO 23.07.19

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2019.
trackback

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura egin dute gaur Bilbon, eta EHUren 2019ko aurrekontua onartu dute. Orotara 422,05 milioi euro izango ditu UPV/EHUk, iazko aurrekontuan baino % 2,90 gehiago, alegia.

 

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak aurrekontua onartzea erabaki du, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak maiatzaren 30ean onartutako proiektua eta Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantzen Batzordeak aurrekontu-proiektuari buruz emandako txostena aztertu ostean. Esandako txosten horretan, ekonomia- eta finantza-analisi xehatua egiten da, kapitulutan, programatan eta gastu-unitatetan banakatuta, eta hobetzeko honako gomendio hauek egiten ditu:

 

  • Aurrekontua osatzen duten gastu-unitateetako gastu-banakapena edukitzeko, aurrekontu-proiektuak aurreko urteetako banakapenari eutsi behar dio, eta likidazioan islatu behar du aurrekontu-proiektuan jasotakoa, aurrekontu moduan.
  • UPV/EHUk dagokion urtea hasi aurretik onartu behar aurrekontua, Estatutuek diotena betetzeko eta aldi iragankorrak saihesteko.
  • Gomendatzen da aurrekontu-proiektuarekin batera UPV/EHUren erakunde instrumentalen aurrekontuak ere gaineratzea, gutxienez irabazi asmorik gabeko erakunde txikien eta ertainen kontabilitate-planean ezarritakoaren tankerako banakapen eta egitura batekin.
  • Gizarte Kontseiluen oinarrizko gidan jasotako irizpideak eta gomendioak jarraitzea, unibertsitatearen aurrekontuak eta urteko kontuan onartzeko eta likidatzeko.

Aurrekontua gastu-kapituluen arabera.

Kapituluen araberako azterketan jasota dagoenez, UPV/EHUk honela antolatuko ditu diru-partidak:

  • 324,3 milioi euro langileen gastuetara (I.kapitulua), guztizkoaren % 76,8 eta 2018an baino % 2,54 gehiago;
  • 71,05 milioi euro gastu korronteetara (II. kapitulua II), guztizkoaren % 17,6 eta iaz baino % 5,9 gehiago;
  • 16,75 milioi euro inbertsioetara (IV. kapitulua), aurrekontuaren % 4,36 eta 2018ko aurrekontuan baino % 4,7 gehiago;
  • Zorra amortizatzerabideratutako partida (IX. kapitulua) 2,51 milioitik 2,54 milioira igaro da, iaz baino % 0,13 gehiago.
  • Finantza-gastuak, transferentziak, diru-laguntzak eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontua dira gainerakoak, zeinaren zuzkidura 356.000 euro baitira; hau da, iazko zenbateko berbera.

Bestelako akordioak: ikasketak, tasak eta bekak ezartzea

Kontseiluak adostu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari lau master-titulazio berri proposatzea 2019-2020 ikasturtean eta orain arte eman diren beste bost erretiratzea; nolanahi ere, kasu guztietan bermatuko da ikasketa horiek abiarazi dituzten ikasleek izango dituztela aplikatzekoak zaizkien deialdiak.

Hauek dira hurrengo ikasturtean ezarri beharreko masterrak:

  • Hiri eta Komunitate Adimenduak ErasmusMundus Masterra;
  • Energia Biltegiratzeko eta Eraldatzeko Materialak ErasmusMundus Masterra;
  • Mikrouhinetako Elektronika eta Optika Berritzaileak ErasmusMundus Masterra;
  • Subiranotasuna Europako Herrietan Mundu Masterra.

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak, era berean, graduondoko 57 berezko tituluren matrikula-prezioak onartu ditu; horietatik gehienek –zehazki 33k– iazko tasa berberak izango dituzte, seik aldatu egingo dituzte eta gainerako 18ak, azkenik, sortu berriak dira.

Kapitulu horretan bertan, osoko bilkurak Giza Zientzietako unibertsitate-tituluaren matrikula-prezioak onartu ditu (Esperientzia Ikasgelak) 2019-2020 ikasturte akademikorako.

Era berean, baimena eman du Vitoria-Gasteizko Izarduy Komandantearen kaleko garai bateko ospitale militarraren 3. lurzatia unibertsitate-zerbitzu publikotik desafektatzeko eta Udalari bueltatzeko.

Laneratze-azterketa

Saio horretan bertan, osoko bilkurak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikasleen laneratzeari buruzko azken inkestaren emaitzen aurrerapen bat aztertu du. Inkesta hori urtero egiten du Lanbidek 1997tik, Kontseiluaren ekimenez. Azkeneko edizioa 2015eko promozioari buruzkoa izan zen, zeinak hiru urte baitaramatza lan-merkatuan. Hona hemen ondorio nagusiak:

  • Inkestan parte hartu duten UPV/EHUko 2015eko promozioko ikasleen okupazio-tasa % 91,96koa zen 2018an.
  • Nahiz eta laneratzean hainbat faktore pertsonalek eta sozialek esku hartzen duten, oso esanguratsua da alderdi akademikoak direla alderdirik garrantzitsuena, egresatuen esanetan. Aldagai horren barruan, garrantzi berezia du titulazio zehatzak, eta, harekin batera, nabarmentzen da garrantzitsuak direla unibertsitate-praktikak, graduondoko espezializazioa eta atzerriko hizkuntzetan eskuratutako gaitasunak. Hori guztia aintzat hartuta, ondorioztatzen da unibertsitate-prestakuntza dela funtsezko elementua goi-kalifikazioko lanbide-ardurak eskuratu ahal izateko.
  • Hizkuntzek –batez ere euskara eta ingelesa– erabilera-ehuneko aldakorrak baina garrantzitsuak dituzte jakintza-alor desberdinetako lanekin lotuta.
  • Unibertsitate-prestakuntzari esker, batez beste soldata-maila hobeak eskuratzen dira.

Azkenik, Gizarte Kontseiluak hainbat aurrekontu-aldaketa onartu ditu unibertsitateak hala eskatuta, eta, ikerketa-taldeek eskuratutako puntuazioetatik abiatuta, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitutako bost lankidetza-bekak banatu ditu. Aurreko ikasturteko sail berei egokitu zaizkie:

  • Kimika Aplikatua;
  • Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroa;
  • Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia;
  • Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia;
  • Zuzenbide Publikoa.

 

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: