jump to navigation

EHUren Berrikuntzarako eta Ekiteko gaitasuna garatzeko proiektua 9.02.09

Posted by consejosocialupvehu in competenc.
add a comment

EuGizarte Kontseiluak EHUko ikasleen berrikuntzarako eta ekiteko gaitasuna garatu nahi du eta, horretarako, epe labur eta ertaineko 10 jardunbide barne hartzen dituen proiektu hau onartu du, zeinak unibertsitateko tituludunek aipatu gaitasunak lortzea erraztu behar baitute.

Proiektuak EHUn berrikuntza sustatu nahi du, orobat ekite-esparruan gaitasunak garatzen eta eskuratzen aurrera egin, ikasketa-programak gure gizartearen behar aldakorretara moldatu, tituludunen prestakuntza hobetu, lan-munduan integra daitezen, eta unibertsitatea Europako hezkuntza-esparru berrira egokitzen lagundu. Proiektua taxutzen berrikuntza eta ikaskuntzako 33 adituk parte hartu dute eta Ipar Amerikako sei unibertsitateren eta Europako zortzi unibertsitateren esperientziak kontuan hartu dira (benchmarking). Halaber, Danimarkako hezkuntza-sisteman aplikatzen den eredua sakontasunean aztertu da.

Proiektu honek urrats bat gehiago ematen du unibertsitate-ikasle tituludunek izan beharreko gaitasunei buruz gizarteak egiten dituen eskakizunak aztertzeko Gizarte Kontseiluaren ahaleginean. Ahalegin hori 2007an hasi zen, Psikologia, Kimika, Industria Ingeniaritza eta Filologia gradu-titulazioetako gaitasun-azterketarekin.

 [AZTERKETA OSOA]  [Unibertsitateen benchmarkinga]