jump to navigation

Gobernurako eta kudeaketarako egitura eta funtzioak 6.05.10

Posted by consejosocialupvehu in informes.
add a comment

EHU-KO CAMPUSETAKO GOBERNURAKO ETA KUDEAKETARAKO EGITURA ETA FUNTZIOAK UNITATE AUTONOMO OSO GISA EZARTZEA

2009ko Ekintza Planaren esparruan, Kontseiluak “EHU-ko campusetako Gobernurako eta Kudeaketarako egitura eta funtzioak unitate autonomo oso gisa ezartzea” azterketa gauzatu du; horren helburua, egungo egoera analizatzea, diagnostiko bat egitea eta campus anitzeko antolakuntza-eredu berria proposatzea da. Hemen aurkezten dugun lanerako, kontuan hartu dira antolakuntza-adituen eta errealitate antzekoak dituzten mundu guztiko zenbait unibertsitateko esperientzien ekarpenak.
Azterketak campus anitzeko antolakuntza-eredu berria proposatzen da eta transformazio-estrategia gomendatzen du, gainera, tresnak (prozedurak eta baliabideak), antolaketa eta ezarpen-egutegia iradokiz.
Halaber, txostenak agerian uzten du EHUk gaur egun arte campus anitzeko erakunde gisa egin duen ibilbidea, laster Gobernu Kontseiluak onartutako oinarri-dokumentuarekin bat egingo denarekin batera, oso esanguratsua dela aztertu diren campus anitzeko unibertsitate-erakundeen artean.

Txostena


Hezkuntza iraunkorreko 17.02.10

Posted by consejosocialupvehu in informes.
add a comment

Nazioarteko Unibertsitateen Hezkuntza iraunkorreko Benchmarkinga

Hezkuntza iraunkorra erronka eta aukera berria bilakatu da munduko unibertsitate guztientzat. Erronka, gizarteak eta sistema ekoizleak ekonomia mugitzen duten profesionalen birziklatzeko beharra gero eta handiagoa dela eta, konponbidea bilatzen dutelako eta, aukera, aldiz, hezkuntza iraunkorra unibertsitateko zerbitzuen jardueraren estandarrak onak izaten jarraitzeko modua delako.
Gizarte Kontseiluak EHUk erronka eta aukera horiei baldintzarik onenetan aurre egitea nahi du eta, horretarako, ondorengo ikerketa burutu du. Hauek dira ikerketa honen helburuak: erreferentziako unibertsitateak identifikatzea, gai horren inguruko praktika onenak aukeratzea, Kontseiluan eztabaida sortzea eta gure unibertsitatean ikasketa iraunkorra indartzeko kontuan hartuko diren nazioarteko erreferentziarako elementuak aztertzea.

Informe Benchmarking de Universidades internacionales en materia de Aprendizaje Permanente

Euskal Administrazio Publikoen prestak untzako, ikerketako eta zerbitzuetako beharren azterketa 12.02.09

Posted by consejosocialupvehu in informes.
add a comment

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK EHU-RI LOTURIK DITUZTEN PRESTAKUNTZAKO, IKERKETAKO ETA ZERBITZUETAKO BEHARREN AZTERKETA

Gizarte Kontseiluaren 2008ko Ekintza Planean “Euskal Administrazio Publikoen EHUri loturiko prestakuntzako, ikerketako eta zerbitzuetako beharrei buruzko azterketa” egitea barne hartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio guztien oraingo eta etorkizuneko eskakizunak analizatzeko aipatu esparruetan. Horretarako, bestelako analisi-material batzuk izateaz gainera, azterketan Administrazioko 62 arduradun (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta bestelako organismoak) eta Unibertsitateko 45 sail-zuzendari edo ikerketa-taldeetako zuzendari inkestatu ziren.
Azterketak agerian utzi zuen elkarren ezagutza hobetzea komeni dela, lankidetzaren etorkizunari orientazio estrategikoarekin aurre egin behar zaiola, goi-mailako elkarrizketakideak sortu behar direla, baterako ikerketa-proiektuak sustatu behar direla eta filtro burokratikoak murriztu behar direla.
Halaber, azterketak zenbait lankidetza-esparru identifikatu ditu prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan, orobat Administrazioei puntako ikerketa-lan eta azterketak eskuratzea erraztuko lieketen zenbait zerbitzu, EHUri kontraste handiagoa eta unibertsitatean garatutako ezagutzen aplikazio praktikoa bermatuko lieketenak.

Txostena