jump to navigation

UNIBERTSITATE TITULUDUNENTZAKO LAN ORIENTAZIO GIDA 26.05.09

Posted by consejosocialupvehu in OrientacionLaboral.
add a comment

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak bere Web gunera dakar, unibertsitate tituludunentzako lan orientazio gida, Tresna bat gehiago da –web guneak honezkero baditu tituludunen lan-txertatzeari edo enpresek eskatzen dituzten gaitasunei buruzko beste informazio-atal batzuk-; honek, beste gauza askoren artean, curriculum erakargarri bat egiteko gomendioetatik hasi eta Euskadiko unibertsitate-enpleguaren merkatuari buruzko ikuspegi zabala eta osoa ere jasotzen ditu, baita auto-ebaluazio bat egiteko moduari buruzko orientabideak edo bilaketa ordenatu eta programatuari nola aurre egin azaltzen duten aholkuak ere.

Lana aurkitzea UPV/EHUko tituludunen lehen helburua izaten da eta Gizarte Kontseiluak lan hori erraztu nahi die Gida praktiko honen bitartez; gainera, enplegua eskaintzen duten ehunka eragileren web guneetarako esteka zuzenak ere eskaintzen ditu, enpresak, erakundeak, elkargo profesionalak edo enplegu-atariak direla, bakar batzuk aipatzearren.


Unibertsitate enplegu-eskaintzaren 10.03.08

Posted by consejosocialupvehu in OrientacionLaboral.
add a comment

LAN ORIENTAZIOA

2007-2010 Plan Estrategikoaren ardatz nagusiak zehazteko gauzatzen ari diren planen esparruaren inguruan, Gizarte Kontseiluak unibertsitateko enplegu-merkatuari buruzko informazioa eskainiko die ikasleei haien lehen lana lortzen laguntzeko.
gehiago