jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA S.A.-N PARTE HARTZEA ONETSI DU 16.07.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
add a comment

Gaur, Bilbon ospatu den UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak onetsi du Bizkaiko Parke Teknologikoaren sozietate anonimo publikoaren kapitalean parte hartzea, eta horretarako, 188.000 m2-ko azalera eman diote “UPV/EHU Zientzia Parkea” eraikitzeko administrazio emakida gisa.

Helburua “UPV/EHU Zientzia Parkea” izeneko industri zientifikoko eta teknologikoko parkea eraikitzea da, ikerketa, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak, sustapena eta diseinua sustatzeko bikaintasun eta berrikuntza espazioa izango dena. Hori guztia kalitate eta iraunkortasun parametroei jarraiki eta berrikuntza zein ezagutzaren gizartean oinarrituta.  Ezagutzan eta ikerketan oinarritutako enpresa berriak enplegu kualifikatuekin eta enpresa-proiektu lehiakorrekin sortzeko eta garatzeko espazioa.

Bestetik, Kontseiluak graduetako berariazko 6 tituluren matrikulen prezioa onartu du eta graduondoko beste 37renak, 2009-2010 ikasturterako. Lehenei dagokienez, bik aurretik zuten prezioarekin jarraituko dute, batek eguneratu egingo du prezioa, eta beste hirurak berriak dira. Graduondoko tituluei dagokienez, 23ren prezioek ez dute aldaketarik izango, beste lauk prezio berria izango dute eta beste hamarrak berriak izango dira. Osoko Bilkurak Ikasketa Osagarrietako 5 ikastaroren matrikulen prezioen konbalidazioa ere adostu du.

Elkarkidetza diru-laguntzak

Gainera, Kontseiluaren Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Sailak atera dituen 125 Elkarkidetza Diru-laguntzak eta Hezkuntzako Ministerioak atera dituen beste zortziak unibertsitateko Departamentuen artean banatzeko modua onetsi du. G9 Unibertitate-taldeak onartutako ekoizpen zientifikoko baremoak aplikatuz banatu dira. Gainera, diru-laguntzen %30 deialdiaren eskakizunak betetzen eta Departamentuen artean egindako banaketatik at gelditu diren ikasleentzat gorde da.

Azkenik, Kontseiluak bere oniritzia eman die 2010ean, indarrean dagoen Plan Estrategikoaren baitan, garatuko dituen proiektuei. Horrela, hurrengo urtean, Urtekari Estatistikoa, Ikerkuntza Produktuen Katalogoa, Enpleguaren Behatokia eta etekin adierazleak eguneratzeaz eta ikerketaren emaitzak ezagutzera emateaz gain, Gizarte Kontseiluak bost proiektu berri landu nahi ditu: berrikuntza-foro bat diseinatu, unibertitatetik ateratakoen bulegoa sortu, UPV/EHUaren batzorde mistoa martxan jarri, enplegu iturri berrien inguruan ikertzea edo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea nazioartean ezagutzera ematea.


138.a – Osoko Bilkura 15.07.09

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2009.
add a comment
  1. 2009ko maiatzaren 6an eta ekainaren 17an ospatu ziren ehun eta hogeita hamaseigarren eta ehun eta hogeita hamazazpigarren saioen akten irakurketa eta onespena.
  2. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ikerketa Sailak eta Hezkuntzako Ministerioak ateratako 2009-2010 ikasturterako Elkarlanerako Diru-laguntzak. Haien banaketa departamentuetan. Batzorde Akademikoak eta Euskarakoak Osoko Bilkurari aurkeztu dion proposamena.
  3. UPV/EHU Nazioarteko Bikaintasun Campus hautagaitzara barneratzea Batzorde Akademikoak eta Euskarakoak Osoko Bilkurari aurkeztu dion proposamena.
  4. Aldaketak aurrekontuetan. Ekonomia eta Finantza. Batzordeak Osoko Bilkurari aurkeztu dion akordioaren proposamena
  5. Ikasketa Osagarriak. Konbalidazioak. Ekonomia eta Finantza. Batzordeak Osoko Bilkurari aurkeztu dion akordioaren proposamena.
  6. 2009-2010 ikasturteko berariazko tituluak. Prezioak. Ekonomia eta Finantza. Batzordeak Osoko Bilkurari aurkeztu dion akordioaren proposamena.
  7. UPV/EHUak Bizkaiko Parke Teknologikoan parte hartzea. Ekonomia eta Finantza. Batzordeak Osoko Bilkurari aurkeztu dion akordioaren proposamena.
  8. UPV/EHU 2007-2010 Gizarte Kontseiluaren Plan Estrategikoa. 2010 Taktikak. Plan Eragilearen. batzordeak (Plan estrategikoa) Osoko Bilkurari aurkeztu dion Akordio Proposamena.
  9. Lan-barneratzeari buruzko inkesta. 2005eko promozioa.

137.a – Osoko Bilkura 17.06.09

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2009.
add a comment
  1. 2009ko maiatzaren 6an egindako ehun eta hogeita hamabostgarren eta hamaseigarren batzarraren akta irakurtzea eta onartze
  2. Graduko Tituluen Mapa. Errektorearen txostena.
  3. 2007-2010eko Plan Estrategikoa. 2009ko Plan Operatiboa. “Unibertsitateko tituludunek EHAEan eta inguruan dauden enpresatan etengabe hezitzen jarraitzeko beharra eta UPV/EHU-ren betekizuna zeregin horretan”. Plan Operatibo Batzordeak (Plan Estrategikoa) Osoko Bilkurari auzkezten dion erabaki proposamena
  4. 2009ko Plan Operatiboa. Jarraipena
  5. UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarrien esleipena. Akatsen zuzenketa. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
  6. UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarrien esleipena. Errekurtsoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
  7. UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarrien esleipena. Esleipen berriak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
  8. Gizarte Kontseiluaren Finantza-informazioaren Egoerak 2009ko martxoaren 31an. Informazioa .
  9. Aurrekontuen aldaketa. Bilkurari aurkeztutako Ekonomia eta Finantza Batzordearen Akordio-proposamena.
  10. UPV/EHUak BCBL Fundazioan parte hartzea. Ekonomia eta Finantza Batzordearen Akordio-proposamena.
  11. Unibertsitateko Hezkuntza Publikoko Koordinazioko Kontseilurako Gizarte Kontseiluaren ordezkaria Izendatzea.
  12. UPV/EHUrenak diren Baliabide Fisikoen eta Higiezinen inbentarioa. Aurkezpena .