UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileei gehigarrizko ordainsari osagarrien esleipena. Berraztertze Helegiteak 22.07.08
Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.add a comment
1.º.- Otsailaren 25eko Eusko Legebiltzarraren Euskal Unibertsitate Sistemaren 2/2004 Legearen 81-4. artikuluaren eta azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 4-3, c eta d, eta 4-4. artikuluen babespean, Ebaluazio Euskal Agentzia – Uniquali eskatzen zaio Kontseilu honi ebaluazio prozeduretako ebazpenen kontrako berraztertze helegiteen gaineko erabakiak bidal diezazkion, baita Agentziako Zuzendaria Kontseiluaren aurrean ager dadin ebaluazio prozedurari buruzko informazioa emateko.
2.º.- Hiru hilabetez etetea UPV/EHUko ikasle eta ikertzaileen ordainsari osagarrien gainean 2008-04-29an hartutako esleipen-erabakiaren aurka aurrerantzean aurkezten diren berraztertze helegiteen izapidea.
3.º.- Honako erabaki hau interesdunei jakinaraztea Gizarte Kontseiluaren web orrian argitaratuz eta UPV/EHUko Zentro eta Sail guztiei bidaliz, bertan dauden tabloietan jar dezaten.
Helegiteak bideratzea.- azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 89-3. artikulua betetzeko, honako akordio honen kontra administrazioarekiko auzi-helegite bat paratu ahal dela jakinarazten da; helegitea Bilboko Administraziorekiko Auzitegian paratuko da akordio hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabete iragan baino lehenago.
Lau proiektu berri garatuko ditu UPV/EHUrentzat 21.07.08
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.add a comment
Gaur Bilbon bildu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearentzat lau proiektu berri egitea erabaki du; aurrekontua 210.000 eurokoa da guztira. Proiektuok 2008ko Plan Eraginkorraren parte dira, eta hura, aldiz, 2007-2010eko Gizarte Kontseiluaren Estrategia-Planaren baitan dago. Hainbat gairi ekingo diete: ikasleen berrikuntza eta ekintzailetza gaitasunen garapena, UPV/EHUk izan behar duen papera jakitearen sorkuntzan eta ikerketen emaitzen lortzean, gizartearekiko harremanen eredu bat zehaztea eta unibertsitate-zerbitzuen jardueren adierazle sistema bat egitea.
Ikasleen Sorkuntza eta Ekintzailetza Gaitasunak garatzeko Plana 60.0000 euroz horniturik dago, eta haren helburua UPV/EHUri laguntzea izango da aipatutako arloetan gaitasunen garapena sustatzeko, gaur egungo ingurune sozio-ekonomikoan ezinbestekotzat jotzen baitira, eta jakitearen arlo guztietan benetan gara daitezen formula berriak proposatzea.
Era berean, Kontseiluak 60.000 euro bereiziko ditu UPV/EHUk eta beste hainbat eragilek (teknologia zentroak, enpresak, Herri Administrazioak, etab.) jakitearen sorkuntzan eta ikerketen emaitzen lortzean izan behar dute papera zehaztu eta mugatuko duen proiektu bat burutzeko; helburua elkarlan-formulak proposatzea izango da, parte hartzen duten erakunde guztietako nahiz diziplina desberdinetako ikerlarien esku hartzea sustatzeko.
Hirugarren proiektuaz den bezainbatean, 30.0000 euroko aurrekontua dauka eta haren helburua halako eredu bat garatzea izango da, UPV/EHUren bere ingurune sozio-ekonomikoarekiko harremanak errazte aldera, baita foro bat diseinatzea ere, gaur egungo unibertsitatearen erronken eta gaur aurki daitezkeen unibertsitate-eredu guztien gainekoa berau.
Azken proiekturako, berriz, 60.000 euro bereizi dira eta adierazle-sistema bat egitea du helburu: jarduera-adierazleak, erabilitako baliabideen adierazleak eta unibertsitateko zerbitzu bakoitzaren betetze maila, UPV/EHUk gizarteari kontuak garbitu behar dizkiola aintzat harturik. Lanak emaitzen txosten ere edukiko du, globalak nahiz zerbitzuka, eta etorkizuneko lan ildoak zehaztu behar izango ditu berezko sistema zabaltzeko asmoz.
Kolaborazio Bekak
Bestaldetik, Gizarte Kontseiluak unibertsitateko sail guztien artean banatu egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zein Hezkuntza Ministerioak emandako 125 Kolaborazio Bekak. Banaketa egiteko, Unibertsitateen G9 Taldeak onartutako ekoizpen zientifikorako baremoen aplikazioak ezarritako ordena erabili da. Bestalde, beken % 30 deialdiaren eskakizunak beteta ere Sailka egindako banaketatik kanpo geratu diren ikasleentzat gorde dira.
Horrez gain, Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarrien esleipenaren kontra paratutako berraztertze-helegiteen gaineko erabakia hiru hilabetez atzeratzea erabaki du, eta Uniqual – Ebaluazio Euskal Agentziari eskatu dio ebaluazio prozeduren onespen-erabakiak Gizarte Kontseiluari bidal diezazkion. Gainera, Kontseiluak Uniqualeko Zuzendari andrea Osoko Bilkuraren aurrean azaltzea ere eskatu du, ebaluazio prozesuaren gainean informatzeko.
Azkenik, Osoko Bilkurak Ikasketa Osagarriak Euskal Herriko Zuzenbide Zibila ikasgaiaren matrikula-tasak ere onartu ditu; 50,00€ / kreditu izango dira (20 kreditu)


