jump to navigation

UPV/EHUKO GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK ONTZAT EMAN DU GEHIGARRIZKO ORDAINKETA OSAGARRIA ESKURATZEKO BIGARREN DEIALDIA ETA LEHENDEIALDIAREN AURKAKO ERREKURTSOEN %40 EBATZI DU 23.10.08

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.
add a comment

Gaur Bilbon antolatutako UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak II. Deialdia ontzat eman du, irakasleek euren merituak ebaluatzeko eskatu ahal izateko, irakaskuntza eta ikerkuntza esparruari dagokionez. Horri esker, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 209/2006 Dekretuak ezarritako gehigarrizko ordainketa osagarriak eskura eduki ahal izango dute. Deialdi berri hau, 2007ko urtarrilaren 26ko deialdian, osagarriak eskatu ezin izan zituzten irakasleei zuzentzen zaie.

UPV/EHUko ikaskuntza eta ikerkuntza esparruko (IIL) langile guztiek gehigarrizko osagarriak jasotzeko eskubidea dute, bai funtzionarioak zein kontratatutako administrazio langileak edo laboralak, baldin eta aipatutako Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta UNIQUAL-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco) egindako ebaluazioa gainditu badute.  

Gehigarrizko osagarriak hiru mailetan sailkatuta daude: A maila, bikaintasuna aitortzen duena; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza baloratzen dituena, eta C maila,  Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari dedikazio profesionala aitortzen diona. Azken maila hori, hein berean, bi zatitan azpi zatituta dago, C1, Unibertsitateari zerbitzuetako 3 urte eskatzen dizkiona, eta C2, 7 urte langile gisa eman ondoren sartzen dena.

Gizarte Kontseiluaren akordioak dio, deialdia EHAOean argitaratzen denetik, irakasleek bi hilabeteko epea izango dutela, Gobernuaren Kontseiluan – UNIQUAL-i igortzea espresuki adieraziz- merituen ebaluazioa eta osagarrien dagokion esleipena eskatzeko. UNIQUAL-ek merituak ebaluatu ondoren,  UPV/EHUko Gobernuaren Kontseiluak dagokion proposamena egin ondoren, Gizarte Kontseiluak, banaka, irakasle bakoitzari dagozkion osagarrien zenbatekoa egokituko dio.

Osoko Bilkurak ontzat eman ditu Deialdia, du urriaren 17ko 209/2006 Dekretua aztertu  ondoren, UNIQUAL-ek onetsitako ebaluazio protokoloa eta horrekin lotutako araudi osoa. Deialdiari buruzko oinarri osoak eta ordainketa osagarrietako zati bakoitzera sartzeko baldintzak kontsultatu daitezke UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren web orrian: www.gizartekontseilua.com.

Osoko Bilkurak ebatzi du ere lehen deialdiari dagozkion esleipenen aurka jarritako 700 errekurtso ingururen %40 inguru.

Osagarrizko Ikasketak

Bestalde, Kontseiluak ontzat eman ditu ere UPV/EHUko osagarrizko ikasketetako hiru ikastaro berrien matrikula tasak, 2008-2009 ikasturterako: CAD/CAE Ikastaroa-Ingeniaritzako Ikastaro Aurreratua, Kalkulua eta Elementu finituen araberako Simulazio Numerikoa, bere matrikula tasa 30 eurokoa izango da kreditu bakoitzeko (20 kreditu);  “Genero Gaiak eta Berdintasun Planen Aplikazioa Herri Administrazioan eta Enpresa Pribatuetan” izeneko ikastaroa, bere tasa 11 eurokoa da kreditu bakoitzeko (16 kreditu), eta “Gizarte Ikerkuntza Aplikatuaren Metodoetako Eskola” ikastaroa, 40 euroetako tasarekin, kreditu bakoitzeko (4,7 kreditu). Giza Zientzietako aurre graduko berezko tituluari dagokionez (Esperientziaren Gelak), matrikula tasa 9,81 eurotan finkatu da, kreditu bakoitzeko.

Azkenik, Kontseiluak ontzat eman du UPV/EHUk AZKUE Fundazioaren bazkide fundatzaile gisa parte hartzea, 1.000,00 euroko ekarpen batekin, eta Euskara Errektoreorde izendatzea, Unibertsitatea aipatutako entitatea ordezkatzeko. 

Bilbon, 2008ko urriaren 22a  

Lau proiektu berri garatuko ditu UPV/EHUrentzat 21.07.08

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.
add a comment

Gaur Bilbon bildu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearentzat lau proiektu berri egitea erabaki du; aurrekontua 210.000 eurokoa da guztira. Proiektuok 2008ko Plan Eraginkorraren parte dira, eta hura, aldiz, 2007-2010eko Gizarte Kontseiluaren Estrategia-Planaren baitan dago. Hainbat gairi ekingo diete: ikasleen berrikuntza eta ekintzailetza gaitasunen garapena, UPV/EHUk izan behar duen papera jakitearen sorkuntzan eta ikerketen emaitzen lortzean, gizartearekiko harremanen eredu bat zehaztea eta unibertsitate-zerbitzuen jardueren adierazle sistema bat egitea.

Ikasleen Sorkuntza eta Ekintzailetza Gaitasunak garatzeko Plana 60.0000 euroz horniturik dago, eta haren helburua UPV/EHUri laguntzea izango da aipatutako arloetan gaitasunen garapena sustatzeko, gaur egungo ingurune sozio-ekonomikoan ezinbestekotzat jotzen baitira, eta jakitearen arlo guztietan benetan gara daitezen formula berriak proposatzea.

Era berean, Kontseiluak 60.000 euro bereiziko ditu UPV/EHUk eta beste hainbat eragilek (teknologia zentroak, enpresak, Herri Administrazioak, etab.) jakitearen sorkuntzan eta ikerketen emaitzen lortzean izan behar dute papera zehaztu eta mugatuko duen proiektu bat burutzeko; helburua elkarlan-formulak proposatzea izango da, parte hartzen duten erakunde guztietako nahiz diziplina desberdinetako ikerlarien esku hartzea sustatzeko.

Hirugarren proiektuaz den bezainbatean, 30.0000 euroko aurrekontua dauka eta haren helburua halako eredu bat garatzea izango da, UPV/EHUren bere ingurune sozio-ekonomikoarekiko harremanak errazte aldera, baita foro bat diseinatzea ere, gaur egungo unibertsitatearen erronken eta gaur aurki daitezkeen unibertsitate-eredu guztien gainekoa berau.

Azken proiekturako, berriz, 60.000 euro bereizi dira eta adierazle-sistema bat egitea du helburu: jarduera-adierazleak, erabilitako baliabideen adierazleak eta unibertsitateko zerbitzu bakoitzaren betetze maila, UPV/EHUk gizarteari kontuak garbitu behar dizkiola aintzat harturik. Lanak emaitzen txosten ere edukiko du, globalak nahiz zerbitzuka, eta etorkizuneko lan ildoak zehaztu behar izango ditu berezko sistema zabaltzeko asmoz.

Kolaborazio Bekak

Bestaldetik, Gizarte Kontseiluak unibertsitateko sail guztien artean banatu egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zein Hezkuntza Ministerioak emandako 125 Kolaborazio Bekak. Banaketa egiteko, Unibertsitateen G9 Taldeak onartutako ekoizpen zientifikorako baremoen aplikazioak ezarritako ordena erabili da. Bestalde, beken % 30 deialdiaren eskakizunak beteta ere Sailka egindako banaketatik kanpo geratu diren ikasleentzat gorde dira.

Horrez gain, Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarrien esleipenaren kontra paratutako berraztertze-helegiteen gaineko erabakia hiru hilabetez atzeratzea erabaki du, eta Uniqual – Ebaluazio Euskal Agentziari eskatu dio ebaluazio prozeduren onespen-erabakiak Gizarte Kontseiluari bidal diezazkion. Gainera, Kontseiluak Uniqualeko Zuzendari andrea Osoko Bilkuraren aurrean azaltzea ere eskatu du, ebaluazio prozesuaren gainean informatzeko.

Azkenik, Osoko Bilkurak Ikasketa Osagarriak Euskal Herriko Zuzenbide Zibila ikasgaiaren matrikula-tasak ere onartu ditu; 50,00€ / kreditu izango dira (20 kreditu)

Irakaslegoari esleitu beharreko ordainketa-osakin gehigarriak onarketa 29.04.08

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.
add a comment

Gaur Bilbon egindako UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, Euskal Unibertsitate Sistemako Kalitate eta Akreditazioaren Ebaluaketa Agentziak (Uniqual) egindako banakako ebaluaketan kreditatutako irakaskuntza eta ikerkuntza merituen arabera, EHU/UPVko irakaskuntza eta ikerkuntza pertsonalari dagokion ordainketa-osakin gehigarrien esleipena onartu du.

Gizarte Kontseiluak, indarrean dagoen araberako araudiari jarraituz (6/2001 Lege Organikoa eta Euskal Unibertsitate Sistemako Legea) aipatutako osakinak esleitu behar duen organoak, hitzarmen hau onartu du Uniqual-eko Zuzendariaren ebazpenak, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren akordioak eta finantziazio diru-izendapenari -azken hauetan bai Unibertsitateko Barne Kontroleko Zerbitzuarenak eta baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saileko Administrazio eta Gestio Ekonomikoko Zuzendariarenak- buruzko ziurtagiriak, aztertu eta gero.

Aldi berean, eta 30/1992 Legean ezarritakoa betez, Kontseiluak interesatu guztiei jakinaraziko dizkie ebazpen bakoitzaren aurrean zein helegite aurkeztu daitezkeen: hilabete bateko epean aurkeztu beharreko. Gizarte Kontseiluaren aurreko birjarpen errekurtsoa eta hilabete biko epean dagokion Epaitegiaren aurrean aurkeztu beharreko administrazio auzi errekurtsoa.

Azkenik, Gizarte Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egokitzat jotzen dituen legezko aldaketak egin ditzala, beti ere esleitutako kantitateak aurreko erregimenaren arabera jasotakoak baino txikiagoak direnean, modu horretan kaltetutako irakasleek aurrekoa jasotzen jarraitu dezaten hurrengo ebaluaketa egin arte.