jump to navigation

UPV/EHUko GIZARTE KONTSEILUAK UNIBERTSITATEAREN AURREKONTUETAN HAINBAT ALDAKETA ONARTU DITU, 47.000 EUROKO ZENBATEKO METATUAREKIN 4.10.23

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2023.
add a comment

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, hilaren 18an egin osoko bilkuran, 47.000 euro inguruko aldaketak onetsi zituen euskal unibertsitate publikoan.

Aurrekontu-aldaketa txikiak dira (5.000 eurotik beherakoak bakoitza), eta unibertsitate-lana ikasturte honetan garatzeko beharrezkoak diren ekipamendu zientifiko, informatiko, didaktiko edo bulegoko altzariak erostera bideratuta daude.

Azkenik, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak onartu zuen Sopelan (Bizkaia) 2021ean UPV/EHUri dohaintzan emandako higiezin bat enkante bidez besterentzeko erabakia aldatzea. Erabaki hori joan den ekaineko Gizarte Kontseiluaren aurreko osoko bilkuran onartu zen.

Hala, Ekonomia eta Finantza Batzordearen proposamenaren arabera, higiezin hori hasieran aurreikusitakoa baino prezio handiagoan besterendu daiteke, Servatas tasatzaileak erabilitako merkatu-prezioen arabera, zeinak horri buruzko txostena egin baitu. Enkante honetatik eratorritako diru-sarrerei esker, Alzheimerrari eta Parkinsonari aurre egiteko UPV/EHUren ikerketak finantzatu ahal izango dira.


231.- Osoko Bilkura 4.10.23

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2023.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2023ko ekainaren 28an egindako berrehun eta hogeita hamargarren saioko akta.
  2. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzena. Errekurtsoak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Aurrekontuetan aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Higiezina enkante bidez besterentzeko erabakia aldatzea (helbidea: Arrietara etorbidea, 59 zk., 3.ezk., Sopela), UPV/EHUri dohaintzan emana, Alzheimerren eta Parkinsonen ikerketak finantzeko. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Erregu-galderak.

Topalekua 115 zk. 2023 uztaila 5.07.23

Posted by consejosocialupvehu in Sailkatu gabea.
add a comment