Topalekua 102 zk. 2020 otsaila 14.02.20
Posted by consejosocialupvehu in Sailkatu gabea.add a comment
GIZARTE-KONTSEILUAK 428 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU UPV/EHU-RAKO 2020KO EKITALDIRA BEGIRA, AURTENGOA BAINO % 1,4 HANDIAGOA 23.12.19
Posted by jmlosada in notasprensa-2019.add a comment
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon, eta EHUren 2020ko aurrekontua onartu dute. Orotara 428 milioi euro izango ditu UPV/EHUk, aurtengo aurrekontuan baino % 1,46 gehiago, alegia.
Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak erabaki du aurrekontua onartzea, aztertu ostean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak abenduaren 12an onartutako proiektua eta Ekonomia eta Finantza Batzordeak proiektu hari buruz egindako txostena. Txosten horrek berritasun nagusiak aztertzen ditu, eta analisi ekonomiko-finantzario luze-zabala egiten du, kapituluak, programak eta gastu-unitateak kontuan izanda.
Kapituluen araberako azterketan jasota dagoenez, UPV/EHUk honela antolatuko ditu diru-partidak 2020an:
• 328,8 milioi euro langileen gastuetara (I. kapitulua), guztizkoaren % 76,8 eta 2018an baino % 1,41 gehiago;
• 74,05 milioi euro gastu korronteetara (II. kapitulua), guztizkoaren % 17,4 eta iaz baino % 0,34 gehiago;
• 19,6 milioi euro inbertsioetara (IV. kapitulua), aurrekontuaren % 6,68 eta 2019ko aurrekontuan baino % 4,5 gehiago.
• Finantza-gastuak, transferentziak, diru-laguntzak eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontua dira gainerakoak (haietarako zuzkidura 450.000 eurokoa da).
Azkenik, Gizarte Kontseiluak baimena eman du unibertsitateak eskatutako hainbat aurrekontu-aldaketa egiteko, eta irakasleen ordainsarien osagarri gehigarriak esleitu ditu.
Achucarro Basque Center for Neuroscience fundazioko arduradunek 2018-2021 aldirako bigarren plan estrategikoa aurkeztu diote Gizarte Kontseiluari, baita lehendabiziko plan estrategikoaren emaitzak ere. Fundazioa 2012an sortu zuten Ikerbasquek eta UPV/EHUk, eta gaur egun Leioako Teknologia Parkean dago.
Orotara 90 pertsona kontratatu edo lotu ditu: % 58 UPV/EHUkoak dira, eta Europako Batzordeak sustatutako eta emandako HR Excellence in Research egiaztapena dauka.
210.- Osoko Bilkura 23.12.19
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2019.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2019ko urriaren 16an egindako berrehun eta zortzigarren saioko akta.
- UPV/EHUren 2016 eta 2017ko Fiskalizazio Txostenak. HKEEko Presidentearen agerraldia. ATZERATU EGITEN DA.
- Aurrekontuetan aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Irakasleen gehigarrizko ordainsari osagarrien (C1 eta C2 tarteak) esleipena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- D.J.F.A.ren puntuazioaren aldaketa. B3 osagarriari buruzko epaia exekutatzea. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Irakasleen gehigarrizko ordainsari osagarrien (B tarteak) esleipena, 2019ko apirilaren 27ko Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreodearen erabakiaren kontrako errekurtsoa aintzat hartu eta gero lortutakoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Unibertsitate ekimenak soziolinguistika arloan. Txostena. ATZERATU EGITEN DA.
- EHU group: Achucarro Basque Center for Neuroscience. Txostena.
- Erregu-galderak.
- Unibertsitateko beken eskaerak izapidetzean bitarteko elektronikoak erabiltzeari buruzko dekretu-proiektua. Gizarte Kontseiluaren ekarpenak.



