jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK 170.000 EUROTIK GORAKO AURREKONTU-ALDAKETAK ONARTU DITU 8.10.25

Posted by consejosocialupvehu in @@ notas de prensa, notasprensa-2025.
add a comment

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur, asteazkena, egindako bilkuran, ontzat eman ditu aurrekontua aldatzeko 4 proposamen, UPV/EHUren ikerketa-proiektuetarako irakaskuntza- eta zientzia-ekipamendua erostera bideratutako 10.000 eurotik gorako 2025ko kontuetarako. Aldaketa horien zenbatekoa ia 88.800 eurokoa da. Era berean, 10.000 eurotik beherako beste 21 aldaketa baliozkotzea erabaki zen, 82.000 euro inguruko saldoarekin, euskal unibertsitateko hainbat sailetarako. Bi partida horien artean, gaur goizean onartutako aurrekontu-aldaketak 170.000 eurotik gorakoak dira.

Bestalde, EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak ere esleitu ditu 2024ko deialdiko A eta B irakasle-osagarriak. Osagarri berrien kostua 523.800 eurokoa da.


245.- Osoko Bilkura 8.10.25

Posted by consejosocialupvehu in Ososko bilkura, plenos-2025.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2025ko ekainaren 25an egindako berrehun eta berrogeita hirugarren eta berrehun eta berrogeita laugarren saioetako aktak.
  2. Aurrekontuetan aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Irakasleen gehigarrizko ordainsari osagarrien (A eta B tarteak) esleipena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Erregu-galderak.

Topalekua 125 zk. 2025 uztaila 8.07.25

Posted by consejosocialupvehu in Sailkatu gabea.
add a comment