jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK ONARTU DITU 2020KO EKITALDIKO UPV/EHU-REN KONTUAK  22.12.21

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2021.
add a comment

390,4 milioi euro, hainbat dirulaguntzatatik etorriak

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur eginiko saioan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko 2020rako kontabilitateko egoera-orriak onartu ditu. Ekitaldi hartan, UPV/EHUk 427,7 milioi euroko hasierako aurrekontua izan zuen. Zenbateko hori aldatu egin zen aurreko ekitaldietako soberakinak gehitu izanagatik, eta 518 milioira iritsi zen; horietatik, 440,5 milioi exekutatu zituen UPV/EHUk.

Eusko Jaurlaritzaren transferentzia eta dirulaguntza arruntak dira UPV/EHUren finantzaketa-iturri nagusia. Haien barruan sartzen dira, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Aurrekontu Orokorretako dirulaguntza orokorra (275 milioi euro), bai eta 17,6 milioi ere, ordainsari osagarriak finantzatzeko.

Kapital-transferentziei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak emanikoetan izandako igoera da esanguratsuena; izan ere, hasieran 3,3 milioiko aurrekontua izatetik 23 milioi eurora igo da. Igoera hori bat dator EAEk programa kontratuetarako eta ikerketarako ematen duen kapitaleko dirulaguntzarekin. 2020ko ekitaldian ondarearen emaitza ekonomikoaren kontura egotzitako transferentzia eta dirulaguntza arruntak 390,4 milioi eurokoak dira guztira, honela banakatuta:

Kontseiluaren osoko bilkurak, halaber, gehiengodun partaidetza duen entitateetako kontabilitateko egoera-orriak onartu ditu akordio berean. Hain zuzen ere, honako hauek dira: Euskoiker, UPV/EHUren Uda Ikastaroak, eta Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko gobernu-erakundeari aurkeztu dio informazio ekonomiko-finantzario hori, gizarteari kontu emateko prozesuaren esparruan.

Ordainsari osagarriak 250 irakasleri

2021eko azken saioan, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak aurtengo deialdiari dagozkion gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitu dizkie C1 eta C2 mailetako 250 irakasleri. Horretaz gainera, iazko deialdiko A eta B osagarrien esleipenaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi dira.

Aurrekontu-aldaketak

Gaurko saioan bertan, osoko bilkurak aurrekontuak aldatzeko 10.000 eurotik gorako lau proposamen baino gehiago onetsi ditu: 112.682 euroko zenbatekoa orotara, bulegoko materiala, ikasmateriala, material zientifikoa eta inbentariagarria erosteko. Halaber, adostu dute 10.000 eurotik beherako 20 proposamen baliozkotzea, 74.788,26 euroko zenbatekoarekin, hainbat eratako ekipamendua erosteko, hala nola zientifikoa, irakaskuntzakoa, informatikoa eta ikus-entzunezkoa. Aurrekontuetan egindako 24 aldaketen batura 187.470,26 euro da orotara.

Gizarte Kontseiluaren 2022rako aurrekontua

Osoko bilkurak UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren 2022ko ekitaldirako aurrekontua ere onetsi du, zeinaren diru-sarreren eta gastuen egoera 450.000 eurokoa baita guztira. Gizarte Kontseiluaren bidez, bermatzen da euskal gizarteak parte hartzen duela unibertsitatean, eta, ildo horretan, gizartearen eta unibertsitate-komunitatearen interesak ordezkatzen ditu.

Unibertsitateko jarduerekiko lankidetza aktiboaren ikuspegitik, bost jarduera-ardatz ditu:

  • Kontseiluaren egitekoa indartzea, gizarte-beharrizan berriak kontuan izanda.
  • Unibertsitatea eta enpresak gerturatzea eta ikasle graduatuen enplegagarritasuna sustatzea.
  • Sariak eta aintzatespenak ematea Gizarte Kontseiluaren jarduera-esparruetan.
  • Aliantza-politika bat garatzea beste gizarte-entitate eta -erakunde batzuekin.
  • Gardentasunean eta kontu-ematean oinarritutako unibertsitate-gobernantza baterantz aurrera egiten laguntzea.

Hidrogenoaren Euskal Korridorea

Azkenik, osoko bilkurak ontzat eman du UPV/EHUk Hidrogenoaren Euskal Korridoreaelkartean parte hartzea, eta Guillermo Quindós Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektorea izendatu du ordezkari.

Elkarte hori lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, eta aurten urte hasieran sortu zen, industria eraldatzearekin loturiko esparruan; hala, hidrogenoaren ekosistema baten sorrera oinarri harturik, ekonomia deskarbonizatzea da azken xedea.Orotara 40 proiektuk eta 80 erakundek baino gehiagok parte hartzen dute Hidrogenoaren Euskal Korridorean. UPV/EHUk gaur egun duen jarduerarik garrantzitsuena Hidrogenoaren Teknologiei buruzko unibertsitatearteko Berezko Masterrean parte hartzea da, Pedro Luis Arias eta Inmaculada Zamora irakasle direla.


219.- Osoko Bilkura 22.12.21

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2021.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2021ko urriaren 27an egindako berrehun eta hamazortzigarren saioko akta.
  2. Irakasleen gehigarrizko ordainsari osagarrien (C1 eta C2 tarteak) esleipena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleipena. Errekurtsoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Aurrekontuetan aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Gizarte Kontseiluaren 2022. urterako aurrekontua. Jarduerak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Unibertsitateko 2020ko Txosten Ekonomikoa. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  7. UPV/EHUren parte hartzea <<Asociación Corredor Vasco del Hidrógeno>>. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  8. Erregu-galderak.

2022 JARDUKETAK 22.12.21

Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana.
add a comment

2022 Jarduketak