Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2017tik 2020ra arteko jardun-ildoak onartu ditu 29.03.17
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.add a comment
UPV/EHUKO GIZARTE-KONTSEILUAREN PLAN ESTRATEGIKOA UNIBERTSITATEAREKIN PROIEKTUAK PARTEKATZERA BIDERATUTA DAGO, BOST JARDUN-ARDATZ EZARRITA
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak gaur onartu du 2017tik 2020ra arteko lau urteetako Plan Estrategikoa (eta Nekane Balluerka errektoreak eta Mikel Garmendia idazkari orokorrak lehenengo aldiz parte hartu dute). Helburua Gizarte Kontseilua eragile erabakigarria bilakatzea da, Unibertsitatearekin batera proiektuak definitzeko eta gauzatzeko; eta, aldi berean, Unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura izatea, ingurunean ditugun erronkei irtenbidea ematen saiatzeko.
Horretarako, Gizarte Kontseiluaren plan estrategikoan bi helburu bereizi dira. Datozen bi urteetako helburua, hots, epe laburrekoa, gauzatzeko aukerak estuagoak izango dira, aurrekontuaren murrizketengatik; hala ere, hauxe da helburua: Gizarte Kontseiluaren eta UPV/EHUren arteko lankidetzarako guneak aurkitzea. Ildo horretatik, elkarrekiko proiektu bateratuak definitzen eta egiten bereziki ahalegintzeko asmoa dago; eta proiektuen diseinua, hedapena eta emaitzak partekatuak izango dira. Bigarren helburua, epe ertainekoa –zehazki, 2019tik aurrera hasiko dena–, 2019tik 2022a arteko Unibertsitate Plana egitean eta onartzean datza.
Planean jaso da Kontseiluak kontuan hartu dituela Lehendakariaren 2016-2020ko Gobernu Programan jaso diren konpromisoak. Programa horretan, Eraiki Euskadi deiturikoan, berariaz jaso da, «Unibertsitatearen eta gizartearen arteko loturatzat hartuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren lana indartu behar dela, inguruneko erronkei irtenbidea ematen saiatzeko». Hortaz, Gizarte Kontseiluak, besteak beste, honelako unibertsitate-sistema definitzen lagundu behar du: gizartearekin elkarrekintzak bultzatzen dituen eta gizarte-erronkak konpontzeko irtenbideak bilatzen dituen unibertsitate-sistema.
Horregatik guztiagatik, Gizarte Kontseiluaren eta errektore-taldearen eta gainerako agintari akademikoen arteko lankidetza aktiboaren ikuspegitik, planean bost ardatz estrategiko jaso dira:
- Kontseiluaren eginkizuna indartzea, gizarte-premia berrien behatokitzat hartuta
- Unibertsitatea eta enpresa hurbiltzea, eta ikasle lizentziadunen laneratzeko aukerak sustatzea
- Kontseiluaren jarduera-arloetan sariak eta aintzatespen-ekitaldiak antolatzea
- Beste erakunde eta gizarte-eragile batzuekin aliantzak sortzeko kultura garatzea
- Unibertsitate-gobernantza lortzen laguntzea, gardentasunean eta kontu-ematean oinarrituta
Masterrak ezartzea, aldatzea eta kentzea
Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari proposatzea 2017-2018ko ikasturtean honako gradu- eta master-titulu ofizial hauek ezartzea, aldatzea edo kentzea (betiere, baldin eta UNIBASQ-en aldeko txostena jaso baldin badute):
Ezartzea:
- Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua
- Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Unibertsitate Masterra, Hizkuntzalaritza Masterraren ordez.
Aldatzea:
- Psikodidaktika Unibertsitate Masterra: Hezkuntzaren eta Didaktika Espezifikoen Psikologia.
- Unibertsitate Masterra: MULTIMEDIA KOMUNIKAZIOA UPV/EHU-EITB.
- Unibertsitate Masterra: Gobernantza eta Politika Ikasketak.
- Unibertsitate Masterra: Sistema Elektroniko Aurreratuak.
- Arkitektura Unibertsitate Masterra.
- Unibertsitate Masterra: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua.
Kentzea:
- Hizkuntzalaritza Unibertsitate Masterra, haren ordez Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Unibertsitate Masterra ezartzeko.
Gai-zerrendan aurrera egiten, Gizarte Kontseiluak, Ekonomia Batzordeak proposatuta, ikasketa osagarrien bi ikastaro berriren matrikula-prezioak ezarri ditu, eta 32 ikastaro gehiagoren tasak baliozkotu.
UPV/EHUko kudeatzailea izendatzea
Horrez gain, UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, Nekane Balluerka errektoreak proposatuta, Miren Lorea Bilbao izendatu du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kudeatzaile.
Lore Bilbaok aurreko lau urteetan ere jardun du kargu horretan. Bizkaiko Dima herrikoa da. 51 urte dauzka, industria-ingeniaria da, eta bere lanbide-ibilbidearen zatirik handiena UPV/EHUn egin du.
Bestalde, Kontseiluak baimena eman du Unibertsitateak, bazkide sortzaile gisa, EHU Orkestra Sinfonikoa elkartean parte har dezan. Gainera, autonomia-erkidegoari proposatu dio «University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology» institutua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea baimentzea.
Azkenik, Osoko Bilkurak 2015eko deialdiari lotuta dauden irakasleen osagarri gehigarriei buruzko berraztertzeko errekurtsoak aztertu, eta esleipenean egindako zenbait huts zuzendu ditu. Horrekin batera, Gizarte Kontseiluaren aurrekontuen likidazioaren egoera, 2016ko abenduaren 31koa, onartu du.
Bukatzeko, aipatzekoa da Gizarte Kontseiluaren bilera horretan Jon Iñaki Zarraga Aburto bertaratu dela, Bizkaiko Batzar Nagusien izenean.
194.- Osoko Bilkura 29.03.17
Posted by consejosocialupvehu in Plenos-2017.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- Ehun eta laurogeita hamabigarren 2016ko uztailaren 22koa eta ehun eta laurogeita hamahirugarren 2016ko abenduaren 23koa bileren aktak irakurri eta, egoki joz gero, onartu.
- 2017-2020ko Gizarte Kontseilua Plan Estrategikoa. Plan Operatibo Batzordeak (Plan Estrategikoa) Osoko Bilkurari auzkezten dion akordio proposamena.
- Gradu eta Master ofizialak 2017-2018. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
- Irakasleen osagarri gehigarriak ebaluatzeko eta finkatzeko 2015eko deialdian egindako esleipenari jarritako birjartze errekurtsoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Irakasleen osagarri gehigarriak ebaluatzeko eta finkatzeko 2015eko deialdian egindako esleipenean hautemandako akatsak zuzentzea. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gerentea izendatzeko Errektorearen proposamena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Ikasketa Osagarriak Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren likidazio egoerak 2016ko abenduaren 31an. Auditoria txostena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Unibertsitatea EHU ORKESTRA SINFONIKOA elkartearen partaide izatea bazkide fundatzaile gisa. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology (UPV/EHU – Eduardo Anitua Fundazioa) Instituaren atxikipena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Erregu-galderak.
Topalekua 92 zk. 2017 otsaila 21.02.17
Posted by consejosocialupvehu in Sailkatu gabea.add a comment


