jump to navigation

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAK GIZARTE-KONTSEILUARI AURKEZTU DIZKIO UPV/EHU-REN 2014. ETA 2015. URTEETAKO FISKALIZAZIO-TXOSTENAK 20.12.17

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.
add a comment

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gaur aurkeztu ditu UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuran Euskal Herriko Unibertsitatearen ekonomia- eta finantza-jardueraren 2014. et 2015. urteetako ekitaldietako Fiskalizazio Txostenak. Bi ekitaldi horietan, Epaitegiaren ustez, Unibertsitateak arrazoiz bete zuen bere jarduera arautzen duen legezko araudia.

Txostenen arduradun den Kontseilari Mariano Garcíak egin du azalpena eta José Luis Bilbao Presidentea eta HKEEko Ikuskari Buru Elena Cordero egon dira bertan. Azaldu dutenaren arabera, edozelan ere, bi ekitaldietan, Epaitegiak zenbait urritasun hauteman ditu Langileria Gastuen arloan eta Administrazio Kontratazioaren arloan. 2014ko eta 2015eko urteko kontuen harira, Epaitegiak erantsi du, bi kasuetan, ezin izan dela ondorioztatu Soberakin Espezifikoa arrazoizkoa al den (horren zati bat Gastu Orokorretarako Soberakintzat hartu beharko litzateke), ez eta Funts Bibliografikoetako saldoa arrazoizkoa den ere.

  1. urtean zegoen finantza-egoerari dagokionez, Epaitegiaren txostenak nabarmentzen du emaitza korrontea mantendu egin dela 2013. urtearekiko, zorpetzea murriztu egin dela, transferentzia zein diru-laguntza bidezko diru-sarrerek behera egin dutela eta, azken ekitaldietan, nabarmen murriztu dela UPV/EHUren inbertsio-ahalmena.
  2. urtean zegoen finantza-egoerari dagokionez, Epaitegiak adierazi du diru-sarrera korronteak mantendu eta gastu korronteak handitu zirenez, emaitza korronte positiboa murriztu egin zela 2014. urtearekiko eta, era berean, zorpetzeak behera egin zuela bosgarren urtez jarraian.

Transferentzia eta diru-laguntza bidezko diru-sarrerek behera egin dutenez azken ekitaldietan, eta horren ondorioz nabarmen jaitsi denez Unibertsitatearen inbertsio-ahalmena, Epaitegiak ondorioztatu du etorkizunean inbertsioak egin ahal izatea finantzaketa eskuratzeko gaitasunaren araberakoa izango dela (kapitaleko diru-laguntzen bidez edo berriro ere zorpetuz).

Azkenik, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak baieztatzen du, 2014. eta 2015. urteetan, zegozkien aurrekontuen likidazioan bete egin zirela finantza-orekako eta -jasangarritasuneko printzipioak.

Ikasketa osagarriak

Kontseiluaren osoko bilkuran, halaber, Ikasketa Osagarrietako 32 ikastaroren matrikula-prezioak baliozkotzea erabaki du:

Ikastaroa Zenbatekoa
Aho barneko Minaren Diagnostiko Diferentziala (1. edizioa) 120 euro
Landaredia eta Paisaia Iberiar Penintsulan / Vegetation and Landscape of the Iberian Peninsula (6. edizioa) 249,99 euro
Enplegu-bilaketa aktiboa (10. edizioa) 80,01 euro
Emozioak modu adimentsuan maneiatzea (10. edizioa) 80,01 euro
Gaitasun sozialak (10. edizioa) 80,01 euro
Aberaste pertsonala: gogamenaren moldeak (10. edizioa) 80,01 euro
Ikasketa-teknikak eta lan intelektuala (10. edizioa) 80,01 euro
Talde-lana eta motibazioa (10. edizioa) 80,01 euro
Estresa maneiatzea eta errealizazio profesionala (10. edizioa) 80,01 euro
Product Cost Management (1. edizioa) 255 euro
Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietako mintegi partaidetua (3. edizioa) 20 euro
Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietako prestakuntza-mintegi osagarria (3. edizioa) 10 euro
Teoria Politikoko prestakuntza-mintegi osagarria (2. edizioa) 10 euro
Dislexia ulertzea: esparru klinikoan, hezkuntza-esparruan eta esparru pediatrikoan hautemateko eta esku-hartzeko jarraibideak 120 euro
Aktoreen prestakuntza, interpretazioa, sorkuntza eta performance (4. edizioa) 228 euro
Giza kalitatea eta lidergoa (1. edizioa) 90 euro
Telekomunikazio-sare eta -zerbitzuen diseinu eta kudeaketa (4. edizioa) 225 euro
Komunikazio-sistema elektronikoak (4. edizioa) 225 euro
Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak (4. edizioa) 225 euro
Enpresen administrazioa (4. edizioa) 225 euro
Hezkidetzan Esku-Hartzen (3. edizioa) 500 euro
Euskal Zuzenbide Zibil berria: familia- eta oinordetza-alderdiak (2. edizioa) 250,02 euro
Al-Andalusen historia (4. edizioa) 58,50 euro
Testutik interpretaziora (4. edizioa) 58,50 euro
Antzerki-lantegia: antzerkia ozen irakurtzea (4. edizioa) 58,50 euro
Pentsamendu islamikora hurbiltzen: goren unea eta gainbehera (2. edizioa) 58,50 euro
Prentsa-lantegia (4. edizioa) 58,50 euro
Nazioarteko harremanak I (4. edizioa) 58,50 euro
Nazioarteko harremanak II (4. edizioa) 58,50 euro
Erdi Aroko arabiar artea: ondare artistiko eta kulturala idaztea (1. edizioa) 58,50 euro
Antzerki lirikoaren hastapenak: opera eta zarzuela (1. edizioa) 58,50 euro
Forma eta estilo musikalen entzunaldia (1. edizioa) 58,50 euro

 

Atal berean, Osoko Bilkuran ikasketa osagarrien beste 2 ikastaroren matrikula-prezioa ezarri du:

Prestakuntza-eguneratzea I (4. edizioa) 202,50 euro
Prestakuntza-eguneratzea II (4. edizioa) 202,50 euro

 

Hezkuntza Fakultatea eta Erasmus Mundus masterra

Gizarte Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Bilboko Hezkuntza Fakultate bihurtzea proposatu dio, Bolonia prozesuarekiko koherentzia handiagoa lortzeko, egungo gradu-titulazioak irakasteko, bigarren zikloko eta masterreko ikasketak zabaltzeko eta hezkuntzara aplikatutako oinarrizko ikerketa-jarduera areagotzeko. Kontseiluak, halaber, Hezkuntza Sailari proposatu dio Itsas Baliabide Biologikoen Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra ezartzea.

Beste akordio batzuk

Azkenik, Osoko Bilkurak oniritzia eman die EHUk eskatutako aurrekontu-aldaketei eta aurkeztutako 89 berraztertzeko errekurtso ebatzi ditu, 2016ko deialdiko irakasleentzako ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzearen harira.


Osoko Bilkurak Irakasle eta Ikertzaileentzako ordainsari osagarrien VII. deialdia ere onetsi du 2.11.17

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.
add a comment

GIZARTE KONTSEILUAK 2016. EKITALDIARI DAGOZKION UPV/EHUko KONTUAK ONETSI DITU
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2016ari dagozkion UPV/EHUko Kontabilitateko Egoera-orriak onetsi ditu; ekitaldi horretan 402,2 milioi euroko hasierako aurrekontua izan zuen, baina kopuru horrek aurreko ekitaldietako soberakinen eraginez gora egin zuen, 501,4 milioi eurora arte. Horietatik Unibertsitateak %84,66 exekutatu zuen, 424,5 milioi alegia, 3,85 milioi euroko diruzaintzako soberakinaz.

Kontseiluak, akordio berean, Unibertsitateak gehieneko parte-hartzea duen erakundeetako Kontabilitateko Egoera-orriak ere onetsi ditu, EUROIKER, UPV/EHUko Udako Ikastaroak, Medikuntzaren eta Zientzien Historiari buruzko Euskal Museoa eta Euskampus-enak, zehazki.
Ekonomia eta finantzei buruzko informazio hori Univesidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko gobernu-organoari aurkeztu dio, gizarteari kontuak emateko prozesuaren esparruaren barruan.

Ordainsari osagarriak
Gizarte Kontseiluak 2017. urteari dagokion Ordainsari Osagarri Gehigarrien VII. Deialdia ere onetsi du, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, irakaskuntza- eta ikerketa-arloetan egindako merituak aitortzen dituzten osagarri horiek esleitzea eskatu ahal izan dezaten.
Deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bertan ordainsari osagarriak eskatzen dituzten irakasleek horiek jaso ahal izateko bete behar dituzten epeak, modua eta betekizunak ezartzen dira eta ordainsari osagarriok hiru mailatan sailkatzen dira: A maila, bikaintasuna aitortzera zuzendua; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza balioesten dituena; eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duena.

Ikasketa osagarriak
Kontseiluak, halaber, ikasketa osagarriko bi ikastaroren matrikula-tasak onetsi ditu: Justizia Leheneratzailea: Bitartekaritzari buruzko ikuspegi berriak (4. ed.) eta Moda-diseinua eta Goi Mailako Joskintza, Javier Barbeta & UPV/EHU (1. ed.).
Batzar berean, Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak gehiengo esku-hartzea (Grupo EHU, EHU Taldea) eta gutxieneko esku-hartzea edo ordezkaritza instituzionala duen 44 erakundeei buruzko txostena ere aztertu du.
Azkenik, Kontseiluak Unibertsitateak eskatutako aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ditu ere.

 


GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 2017RAKO AURREKONTUA ONETSI DU; %0,69 IGOKO DA ETA 405,5 MILIOI EURORA HELDUKO DA 20.07.17

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.
add a comment

UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak gaurkoan Osoko Bilkura egin du Bilbon eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko 2017rako aurrekontua onetsi du; 405,5 milioi eurora helduko da, aurreko ekitaldiko 402,7 milioi euroekin alderatuta %0,69 gora eginez.

2004-2017 AURREKONTUAREN EBOLUZIOA

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Aurrekontua onestea adostu du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak joan den ekainaren 15ean onetsitako Proiektua eta Proiektu horri buruz Gizarte Kontseilu bereko Ekonomia eta Finantza Batzordeak jaulkitako txostena aztertu eta gero; bertan, berritasun nagusiak aintzat hartuta, ekonomia- eta finantza-azterketa  zorrotza egiten da atal, programa eta gastu-unitate bakoitzeko eta honako hobekuntza gomendio hauek aipatzen dira:

  • Aurrekontuan kontzeptu guztiak behar bezala xehatuta sar daitezela, diru-sarrera eta gastu-partida bakoitzaren barruan.
  • Estatutuak betetze aldera eta epealdi iragankorrak saihesteko UPV/EHUk aurrekontua dagokion urtea hasi baino lehen onetsi dezala.
  • “Gizarte Kontseiluen oinarrizko gidaliburuan” jasotako jarraibideak eta gomendioak jarrai daitezela Unibertsitateko aurrekontua eta urteko kontuak onesteko eta likidatzeko, gastu-baimenak, txosten juridikoak, barne-kontroleko txostenei dagokienez, baita jardueraren kostuak ezartzeko modua emango duten kontabilitate-sistema ezartzeko egutegia ere, besteak beste.

Aurrekontua, gastu atal bakoitzeko:

 

Atalez-ataleko azterketetan ikus daiteke UPV/EHUk zuzenduko dituela:

  • 312,50 milioi euro langileen gastuetara (I. Atala), guztizkoaren %77 eta 2016an baino %1,17 gehiago
  • 71,05 milioi euro gastu korrontera (II. Atala), guztizkoaren %17,5 eta 2016an baino %1,5 gehiago
  • 16,75 milioi inbertsiotarako (VI. Atala), Aurrekontuaren %14,13, 2016arekin alderatuta %9,75 behera eginez.
  • Zorra amortizatzera zuzenduriko partida (IX. Atala) 2,50 milioi eurotik 2,51 milioi eurora igoko da, aurreko urtearekin alderatuta %0,4 gora eginez.
  • Gainerakoa,. Aurrekontuaren guztizkoaren %0, 62, finantza-gastuei, transferentziei, diru-laguntzei eta Gizarte Kontseiluari dagozkio; honen dohaintza 336.000 euroan dago (%0,06) 2016ko 456.000 euroen aurrean (%0,11).

Bestelako akordioak, tasak eta bekak

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, halaber, ikasketa osagarrien 3 ikastaroren matrikula-prezioak ere onetsi ditu, baita graduondoko 38 titulu propioenak ere. Azken hauei dagokienez, gehienek, 93k hain zuzen ere, aurreko ikasturteko tasei eutsi diete eta jarraian jasoko diren hamarrak sortu berriak dira:

Azkenik, Osoko Bilkurak Unibertsitateak eskatutako aurrekontuaren hainbat aldaketa onartu ditu eta, ikerketa-taldeek lortutako puntuazioetatik abiatuta, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitutako elkarlaneko bost bekak banatu ditu; honako sail hauei egokitu zaizkie:

  • Kimika Organikoa I.
  • Komunikazio Ingeniaritza.
  • Farmazia eta Elikagaien Zientziak
  • Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
  • Gizarte Psikologia eta Jokabidearen Zientzietako Metodologia