jump to navigation

UPV/EHU-REN 2016KO AURREKONTUA ONARTU DU GIZARTE-KONTSEILUAK. 402,75 MILIOI EUROKOA DA 21.03.16

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2016.
add a comment

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura bildu da, eta Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen 2016ko aurrekontua onartu du. Aurrekontua 402,757 milioi eurokoa da: aurreko ekitaldikoa baino % 1,56 handiagoa (aurrekoa 396,557 eurokoa izan zen).

 

tablaeusk

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak kontuen aurreikuspen hori onartu du, honako hauek aztertu ondoren: batetik, otsailaren 4ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua; eta, bestetik, Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak proiektu horri buruz igorri duen txostena. Batzordeak txosten horretan jaso ditu berritasun nagusiak, bai eta kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza ere.
Kapituluen araberako gastu-azterketan jasota dago UPV/EHUren gastu-banaketa:
• Langileen gastuetarako, 308,89 milioi euro; 2015ean baino % 2,21 gehiago.
• Funtzionamendu-gastuetarako, 69,99 milioi euro; aurreko urtean baino % 1,82 gutxiago.
• Inbertsioetarako, 18,56 milioi euro; 2015ean baino % 3,65 gehiago.
• Zorra amortizatzeko, 2,50 milioi; aurreko urtean baino 0,64 gehiago.
• Gainerakoa (kopuru osoaren % 0,7 baino gutxiago) honela banatzen da: gastu arruntak egiteko transferentzietan eta diru-laguntzetan, finantzaketa-gastuetan eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontuan.

 

tabla2eusk

Diru-sarrerei dagokienez, 307,9 milioi euro datoz Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik; hori da, zehatz-mehatz, aurrekontuaren % 76,45. Milioi horietako 276,35 ohiko ekarpenekoak dira; 31,04 milioi programa-kontratuei zuzenduta daude; eta 0,5 milioi dagozkio Inbertsioak egiteko Urte Anitzeko Planari. Ikasketa-tasen bidez lortuko diren diru-sarrerak 45,74 milioi eurokoak izango dira; zehazki, aurreikusitako diru-sarreren % 11,28.
Osoko bilkuraren beste erabaki batzuk
Bestalde, osoko bilkurak honako erabaki hauek ere hartu ditu bilera berean:
• Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Conferencia de Decanas y Decanos de Derecho (Zuzenbideko Dekanoen Biltzarra) elkartean parte hartzea.
• Ikasleek doktorego-ikasketetan jarraitzeko araudia onartzea.
• Ikasketa osagarrietako hiru ikastaroren tasak finkatzea: «LHko irakasle teknikoak trebatzea (I. modulu berezia)»; «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Modulu generikoa)»; «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Praktikak)». Horrez gain, beste bi ikastaroren matrikula-prezioak baliozkotu ditu: «LHko irakasle teknikoak trebatzea (II. modulu berezia)» eta «LHko irakasle teknikoak trebatzea (Ikasketa Amaierako Lana)».
• Kontseiluak berak abenduaren 31n dituen likidazio-egoerak onartzea eta UPV/EHUk eskatu dituen aurrekontu-aldaketak ontzat ematea.
Azkenik, Kontseiluak Maite Pérez Hidalgo izendatu ditu, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan Gizarte Kontseiluko ordezkariak izan daitezen. Horrez gain, Adolfo Apiñániz eta Ismael Redondo izendatu ditu, Unibertsitateko Irakaskuntza Publikoa koordinatzeko Kontseiluan Gizarte Kontseilua ordezkatzeko.


190.- Osoko Bilkura 18.03.16

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. Irakurri eta, behar izanez gero, onartu 2015eko ekainaren 3an egindako ehun eta laurogeita seigarren saioko akta, 2015eko uztailaren 22an egindako ehun eta laurogeita zazpigarren saiokoa eta  2015eko abenduaren 23an egindako ehun eta laurogeita zortzigarren saiokoa.
  2. Doktoregoko Ikasketetako Ikasleen Jarraitzeko Arauak. Akademi eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Ikasketa Osagarriak. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
  4. Aurrekontuko aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Gizarte Kontseiluaren aurrekontu-likidazio egoerak 2015eko abenduaren 31an. Auditoria-txostena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. UPV/EHU parte hartzea “Conferencia de Decanas y Decanos de Derecho” Elkartean. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  7. Gizarte Kontseiluaren bi ordezkari izendatzea UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan.
  8. Gizarte Kontseiluaren ordezkari bi izendatzea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluan.
  9. Erregu-galderak.

189.- Osoko Bilkura 18.03.16

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. 2016ko Euskal Herriko Unibertsitateko aurrekontua. Irizpena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.