jump to navigation

Topalekua 76 zk. 2012 azaroa. 24.10.12

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment


GIZARTE KONTSEILUAK EHU-REN 2011KO KONTABILITATEKO EGOERA-ORRIA ONETSI DU 15.10.12

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
add a comment

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2011ko EHU-ren kontabilitatearen egoera-orria onetsi du, 12,8 milioi euroko superabitarekin itxi zena. Unibertsitate publikoak elkartearen kontuak aurkezteko prozesuaren barruan aurkeztu dio informazio ekonomiko-finantzario hori unibertsitatearen gobernuari.
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura berean, ikasketa osagarrien zazpi ikastaroren matrikulen prezioak zehaztu dira:

  • “CAD/CAE. Ingeniaritza, Kalkulua eta Zenbaki bidezko Simulazioa Elementu Finituen bidez ikastaro aurreratua (13. edizioa)”
  • “CAD/CAM. “Ordenagailu bidez egindako Diseinu eta Fabrikazioko Ikastaro aurreratua”
  • “Ordenagailu bidez egindako Diseinu eta Simulazio ikastaroa”
  • “Diseinu aeronautikoa”
  • “Export Engineering”
  • “Emulsion Polymerization Processes (2. edizioa)”
  • “Jarrerak berriz heztea: Ebaluazioa, Diagnosia eta Tratamendua. Ikuspegi bateratua eta Ebidentzia Zientifikoa”.

Kontseiluak 10 kreditutik beherako ikastaroentzat zehaztutakoa beteaz, EHU-ren doktoretza azpibatzordeak onetsitako ondorengo ikasketa osagarrien prezioak ere baliozkotzea erabaki du:

  •  “Iturriak kapsulatu gabe dituzten Erradioterapia eremuetako eta Laborategietako Instalazio Erradiaktiboen Ikuskarien Prestakuntza (2. edizioa)”
  • “Produktua Garatzeko Kudeaketa Sistemen aurkezpena”
  • “Produktua Garatzeko Kudeaketa Sistemen administrazioa”
  • “I interpretazioa (6. edizioa)”
  • “Performance-a eta mugimendua (6. edizioa)”
  • “Agertokia (6. edizioa)”
  • “II interpretazioa (6. edizioa)”
  • Distantzia linealetik Espazio Modelizaziorako morfometria (2D-3D)”.

Gainera, presioen kapitulu berean, Bilkurak “Giza Zientziak (Esperientzia gelak)” graduaurreko tituluaren matrikularen tasak onetsi ditu, eta ia ez da aldatuko.
Azkenik, saio berean, Gizarte Kontseiluak aurrekontuetan hainbat gauza aldatzea onetsi zuten eta irakasleen eta baita ikertzaileen ordainsari osagarriei buruzko ebazpenak gauzatzeari buruzko hainbat akordio ere.


169.- Osoko Bilkura 11.10.12

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2012.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. 2012ko uztailaren 11an burututako ehun eta hirurogeita zortzigarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
  2. Irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien esleipena. Akatsen zuzenketa,  berresleipenak, eta sententzien egikaritzea. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3.  Aurrekontu-aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Ikasketa Osagarriak. Prezioak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Ministerioak 2012-13 ikasturterako deitutako Elkarlaneko Bekak. Irakaskuntza eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Aurregraduko Berezko Titulua Giza-Zientziak. Esperientziaren gelak. Prezioak Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  7. Unibertsitateko 2011ko Txosten Ekonomikoa. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  8. Presidentearen txostena.
  9. Erregu-galderak.