G-9 Unibersitate-taldeki Gizarte Kontseiluak Bilbon bilduko dira lehenengoz 1.04.08
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.trackback
G-9 taldea osatzen duten unibertsitateetako Gizarte Kontseiluetako Lehendakari eta Idazkariak gaur Bilbon bildu dira lehenengoz, euren arteko lehen harremana hasi eta orain dela gutxi Londresen egin den Unibertsitate Gizarte Kontseiluen Nazioarteko Lehendakarien Elkartearen 2. Bileran hartutako erabakiak aztertzeko helburuarekin.
Nazioarte mailako bileran Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Irlanda, Erresuma Batua, Hegoafrika, Suedia eta Tailandiako Kontseiluetako lehendakariek hartu zuten parte, nazioarteko goi mailako beste hezkuntza erakundeetako ordezkariekin batera eta, besteak beste, ikasleen onarpenean, matrikulen prezioan, estrategia-zuzendaritzan eta euren ikerketen emaitzaren ustiapenean autonomia handitzeko beharraz aritu ziren.
Horrez gain, Londresen egindako bileratik honakoak ondorioztatu ziren, besteak beste: unibertsitateek kontuak ematea eta Kontseiluei funtsezko adierazle-multzoa, kualitatibo zein kuantitatiboak aurkeztearen beharra, ildo estrategiko nagusien garapena islatu eta desbideraketak antzemateko bidea zabal dezaten, horiek zuzentzeko neurri egokiak hartzeko helburuarekin.
Hurrengo bilera ekainaren 6an
Lehenengo bileran, G-9 Unibertsitate Taldeko Gizarte Kontseiluak lantaldea sortzeko erabakia hartu du -bederatzi unibertsitateetako Kontseiluetako idazkariek osatua- etorkizuneko elkarlanaren ildo nagusi posibleak zehaztu eta ekainaren 6an Zaragozan egingo den bileran ondorioak aurkezteko.
G-9 Taldean euren erkidego autonomoetan (Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Nafarroa, Oviedo, Zaragoza eta Euskadi) bakarrak diren unibertsitateek hartzen dute parte eta Taldeko kide diren erakundeen arteko elkarlana bultzatzea da taldearen helburu nagusia, bai irakaskuntza eta ikerketa jardueretan, bai kudeaketa eta zerbitzuei dagokienean.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.