Irakaslegoari esleitu beharreko ordainketa-osakin gehigarriak onarketa 29.04.08
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.trackback
Gaur Bilbon egindako UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, Euskal Unibertsitate Sistemako Kalitate eta Akreditazioaren Ebaluaketa Agentziak (Uniqual) egindako banakako ebaluaketan kreditatutako irakaskuntza eta ikerkuntza merituen arabera, EHU/UPVko irakaskuntza eta ikerkuntza pertsonalari dagokion ordainketa-osakin gehigarrien esleipena onartu du.
Gizarte Kontseiluak, indarrean dagoen araberako araudiari jarraituz (6/2001 Lege Organikoa eta Euskal Unibertsitate Sistemako Legea) aipatutako osakinak esleitu behar duen organoak, hitzarmen hau onartu du Uniqual-eko Zuzendariaren ebazpenak, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren akordioak eta finantziazio diru-izendapenari -azken hauetan bai Unibertsitateko Barne Kontroleko Zerbitzuarenak eta baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Saileko Administrazio eta Gestio Ekonomikoko Zuzendariarenak- buruzko ziurtagiriak, aztertu eta gero.
Aldi berean, eta 30/1992 Legean ezarritakoa betez, Kontseiluak interesatu guztiei jakinaraziko dizkie ebazpen bakoitzaren aurrean zein helegite aurkeztu daitezkeen: hilabete bateko epean aurkeztu beharreko. Gizarte Kontseiluaren aurreko birjarpen errekurtsoa eta hilabete biko epean dagokion Epaitegiaren aurrean aurkeztu beharreko administrazio auzi errekurtsoa.
Azkenik, Gizarte Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egokitzat jotzen dituen legezko aldaketak egin ditzala, beti ere esleitutako kantitateak aurreko erregimenaren arabera jasotakoak baino txikiagoak direnean, modu horretan kaltetutako irakasleek aurrekoa jasotzen jarraitu dezaten hurrengo ebaluaketa egin arte.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.