UPV/EHUKO GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK ONTZAT EMAN DU GEHIGARRIZKO ORDAINKETA OSAGARRIA ESKURATZEKO BIGARREN DEIALDIA ETA LEHENDEIALDIAREN AURKAKO ERREKURTSOEN %40 EBATZI DU 23.10.08
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.trackback
Gaur Bilbon antolatutako UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak II. Deialdia ontzat eman du, irakasleek euren merituak ebaluatzeko eskatu ahal izateko, irakaskuntza eta ikerkuntza esparruari dagokionez. Horri esker, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 209/2006 Dekretuak ezarritako gehigarrizko ordainketa osagarriak eskura eduki ahal izango dute. Deialdi berri hau, 2007ko urtarrilaren 26ko deialdian, osagarriak eskatu ezin izan zituzten irakasleei zuzentzen zaie.
UPV/EHUko ikaskuntza eta ikerkuntza esparruko (IIL) langile guztiek gehigarrizko osagarriak jasotzeko eskubidea dute, bai funtzionarioak zein kontratatutako administrazio langileak edo laboralak, baldin eta aipatutako Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta UNIQUAL-ek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco) egindako ebaluazioa gainditu badute.
Gehigarrizko osagarriak hiru mailetan sailkatuta daude: A maila, bikaintasuna aitortzen duena; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza baloratzen dituena, eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari dedikazio profesionala aitortzen diona. Azken maila hori, hein berean, bi zatitan azpi zatituta dago, C1, Unibertsitateari zerbitzuetako 3 urte eskatzen dizkiona, eta C2, 7 urte langile gisa eman ondoren sartzen dena.
Gizarte Kontseiluaren akordioak dio, deialdia EHAOean argitaratzen denetik, irakasleek bi hilabeteko epea izango dutela, Gobernuaren Kontseiluan – UNIQUAL-i igortzea espresuki adieraziz- merituen ebaluazioa eta osagarrien dagokion esleipena eskatzeko. UNIQUAL-ek merituak ebaluatu ondoren, UPV/EHUko Gobernuaren Kontseiluak dagokion proposamena egin ondoren, Gizarte Kontseiluak, banaka, irakasle bakoitzari dagozkion osagarrien zenbatekoa egokituko dio.
Osoko Bilkurak ontzat eman ditu Deialdia, du urriaren 17ko 209/2006 Dekretua aztertu ondoren, UNIQUAL-ek onetsitako ebaluazio protokoloa eta horrekin lotutako araudi osoa. Deialdiari buruzko oinarri osoak eta ordainketa osagarrietako zati bakoitzera sartzeko baldintzak kontsultatu daitezke UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren web orrian: www.gizartekontseilua.com.
Osoko Bilkurak ebatzi du ere lehen deialdiari dagozkion esleipenen aurka jarritako 700 errekurtso ingururen %40 inguru.
Osagarrizko Ikasketak
Bestalde, Kontseiluak ontzat eman ditu ere UPV/EHUko osagarrizko ikasketetako hiru ikastaro berrien matrikula tasak, 2008-2009 ikasturterako: CAD/CAE Ikastaroa-Ingeniaritzako Ikastaro Aurreratua, Kalkulua eta Elementu finituen araberako Simulazio Numerikoa, bere matrikula tasa 30 eurokoa izango da kreditu bakoitzeko (20 kreditu); “Genero Gaiak eta Berdintasun Planen Aplikazioa Herri Administrazioan eta Enpresa Pribatuetan” izeneko ikastaroa, bere tasa 11 eurokoa da kreditu bakoitzeko (16 kreditu), eta “Gizarte Ikerkuntza Aplikatuaren Metodoetako Eskola” ikastaroa, 40 euroetako tasarekin, kreditu bakoitzeko (4,7 kreditu). Giza Zientzietako aurre graduko berezko tituluari dagokionez (Esperientziaren Gelak), matrikula tasa 9,81 eurotan finkatu da, kreditu bakoitzeko.
Azkenik, Kontseiluak ontzat eman du UPV/EHUk AZKUE Fundazioaren bazkide fundatzaile gisa parte hartzea, 1.000,00 euroko ekarpen batekin, eta Euskara Errektoreorde izendatzea, Unibertsitatea aipatutako entitatea ordezkatzeko.
Bilbon, 2008ko urriaren 22a
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.