20 adierazleko sorta batek hobekuntzak egiaztatu, helburuak lortzen diren baieztatu eta emaitzak eta horien eboluzioa beste Unibertsitateenetakoekin alderatzeko modua emango du 11.03.09
Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.trackback
GIZARTE KONTSEILUAK KONTU ARRAZOIAK EMATEKO ADIERAZLE SISTEMA BAT DEFINITU DU UPV/EHUren GIZARTE HELBURUEN LORPEN MAILA NEURTZEKO
Gaurkoan Bilbon burututako Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHUren gizarte-helburuak zein neurritan betetzen diren neurtzeko aukera emango duen adierazle-sistema bat definitu du, organo horri kontu-arrazoiak emateko betebeharraren testuinguruan.
Onetsitako sistemak 20 adierazleko sorta bat identifikatu du, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatu eta antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitateekin alderatzeko modua emango dutenak.
Helburua gizarteari UPV/EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-mailari buruzko informazioa ematea da. Gaur egun informazio asko dago, baina datuak ez dira tratatuta ageri, ezta herritarren gehiengoaren interes edo kezkei erantzuteko ikuspegitik aurkeztuta ere.
Adierazle-sistema honen xedea “lehentasunezko arreta” eskatzen duten alorrak identifikatzea da, gizarteari kontu-arrazoiak ematearen ikuspegitik, amaierako informazioa adituak ez diren pertsonei igortzea ahalbidetuko duten sinpletasun eta alderagarritasun-irizpideetatik abiatuta.
Adierazle-sistema hori definitzeko Estatu Batuetako, Kanadako, Erresuma Batuko, Greziako eta Espainiako unibertsitate eta erakundeek jarraitzen dituzten ereduen analisia egi da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean dagoeneko badiren adierazle-sistemak sakon aztertu dira. Emaitza funtsezko eta ezinbestekotzat jotako 20 adierazleko sorta baten hautapena izan da (kopurua oso mugatua izatea zen abiapuntuko betekizuna), hiru irizpide nagusiri erreparatzen dietenak:
- Gizartearen eta interes-taldeen galdera edo kezkei erantzuten diete.
- Bere esperientzia dela eta erreferentzia diren alorretako kontu-arrazoiak emateko eskema gehienetan presente diren adierazleak dira.
- UPV/EHUk bere Plan Estrategikoan berariaz formulatutako helburuei erantzuten diete.
Ondoriozko adierazle-sortak UPV/EHUren irudi fidela emango du, zortzi alor-gakoetan kontu-arrazoiak emate aldera: testuingurua, irudi instituzionala, estaldura, prestakuntza, inguruarekiko egokitasuna, ikerkuntza, hizkuntza-normalizazioa eta erantzukizun soziala.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.