jump to navigation

Gizarteari kontu emateko ehuren adierazle-sistema 23.05.11

Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.
add a comment

GIZARTEARI KONTU EMATEKO EHUREN ADIERAZLE-SISTEMA

2009n, Gizarte Kontseiluak “Gizarteari kontu emateko EHUren adierazle-sistema” abiarazi zuen. Sistema horrek, 20 adierazle oinarrizkoren bitartez, unibertsitatearen errealitatea aztertzen du.

Helburua gizarteari honako gai hauek jakinaraztea da: EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-maila. Horrez gain, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatzen du, antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitate batzuen jarduerarekin erkatuz.

Sistemak EHUren irudi leiala erakusten du zortzi alor nagusitan: ingurunean, ospean, sartze-mailan, prestakuntzan, ingurunerako egokitzapenean, ikerketan, hizkuntza-normalizazioan eta gizarte-erantzukizunean.

20011KO AZKEN TXOSTENA

2011ko Azken Txostenean kontuan hartu da Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorraren proposamen irekia, eta adierazleen berrikuspena egin da. Aurreko adierazle-sortako hiru adierazleren ordez, hiru item berri gehitu dira:

  •  “Lehen eta bigarren zikloetan matrikulatutako ikasle atzerritarren tasa” itemak “EAEko biztanleek EHUri buruz duten iritzia” ordeztu du.
  • “Master ofizialetan atzerriko unibertsitateetatik etorritako ikasleen tasa” itemak “Doktoretza egiten ari diren eta atzerriko unibertsitateetatik etorri diren ikasleen tasa” ordeztu du.
  •  Patente-eskaerei buruzko adierazlea berriro definitu da, eta hauxe da: “Patente-eskaerak, milioi biztanleko”. Horrela, Unibertsitate Kontseiluaren eta Errektore Konferentziaren proposamenarekin bat dator.

Emandako informazioaren jarraipen sistematikoa eginez, Kontseiluak aukera izango du EHUk denboran izandako hobekuntza-maila egiaztatzeko.


EHU-K Gizarteari kontu emateko adierazleen sistema 7.05.10

Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.
add a comment

EHU-K GIZARTEARI KONTU EMATEKO ADIERAZLEEN SISTEMA

Gizarte Kontseiluaren bitartez gizarteari kontu ematea legezko betekizuna da EHUrentzat, baina baita eginkizun filosofiko eta etikoa ere. Lan hori sinplifikatzeko, Kontseiluak Unibertsitate-zerbitzuen adierazle-sistema bat diseinatzea erabaki zuen. Horrekin, hogei adierazle gakoren bitartez, posible da Unibertsitatearen helburu sozialen betetze-maila neurtzea eta unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatzea, bide batez, antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitate batzuetakoarekin konparatuz.

Azterketa honen helburua, zeinaren emaitzak web gune honetan aurkezten baititugu, gizarteari EHUren emaitzei, ekarritako balioari eta helburuen betetze-mailari buruzko informazio ebaluagarria eskaintzea da, dagoen informazio ugaria laburbilduz eta antolatuz. Ematen den informazioak gizartearen oinarrizko galdera edo kezkak argitzen ditu, kontu emateko oinarrizko adierazleak eskaintzen ditu eta EHUk bere Plan Estrategikoan berariaz adierazitako helburuetara doitzen da.
Emaitza EHUren egiazko irudia da, zortzi arlo gakotan kontu emateko orduan: ingurunean, irudi instituzionalean, estalduran, prestakuntzan, ingurunearekiko egokitzapenean, ikerketan, hizkuntza-normalizazioan eta gizarte-arduran.


20 adierazleko sorta batek hobekuntzak egiaztatu, helburuak lortzen diren baieztatu eta emaitzak eta horien eboluzioa beste Unibertsitateenetakoekin alderatzeko modua emango du 11.03.09

Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.
add a comment

GIZARTE KONTSEILUAK KONTU ARRAZOIAK EMATEKO ADIERAZLE SISTEMA BAT DEFINITU DU UPV/EHUren GIZARTE HELBURUEN LORPEN MAILA NEURTZEKO

Gaurkoan Bilbon burututako Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHUren gizarte-helburuak zein neurritan betetzen diren neurtzeko aukera emango duen adierazle-sistema bat definitu du, organo horri kontu-arrazoiak emateko betebeharraren testuinguruan.

Onetsitako sistemak 20 adierazleko sorta bat identifikatu du, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatu eta antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitateekin alderatzeko modua emango dutenak.

Helburua gizarteari UPV/EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-mailari buruzko informazioa ematea da. Gaur egun informazio asko dago, baina datuak ez dira tratatuta ageri, ezta herritarren gehiengoaren interes edo kezkei erantzuteko ikuspegitik aurkeztuta ere.

Adierazle-sistema honen xedea “lehentasunezko arreta” eskatzen duten alorrak identifikatzea da, gizarteari kontu-arrazoiak ematearen ikuspegitik, amaierako informazioa adituak ez diren pertsonei igortzea ahalbidetuko duten sinpletasun eta alderagarritasun-irizpideetatik abiatuta.

Adierazle-sistema hori definitzeko Estatu Batuetako, Kanadako, Erresuma Batuko, Greziako eta Espainiako unibertsitate eta erakundeek jarraitzen dituzten ereduen analisia egi da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean dagoeneko badiren adierazle-sistemak sakon aztertu dira. Emaitza funtsezko eta ezinbestekotzat jotako 20 adierazleko sorta baten hautapena izan da (kopurua oso mugatua izatea zen abiapuntuko betekizuna), hiru irizpide nagusiri erreparatzen dietenak:

  1. Gizartearen eta interes-taldeen galdera edo kezkei erantzuten diete.
  2. Bere esperientzia dela eta erreferentzia diren alorretako kontu-arrazoiak emateko eskema gehienetan presente diren adierazleak dira.
  3. UPV/EHUk bere Plan Estrategikoan berariaz formulatutako helburuei erantzuten diete.

Ondoriozko adierazle-sortak UPV/EHUren irudi fidela emango du, zortzi alor-gakoetan kontu-arrazoiak emate aldera: testuingurua, irudi instituzionala, estaldura, prestakuntza, inguruarekiko egokitasuna, ikerkuntza, hizkuntza-normalizazioa eta erantzukizun soziala.



indicadores1