jump to navigation

PRENTSA OHARRA 17.06.09

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2009.
trackback

Bere helburua instalazioak modu ezin hobean aprobetxatzeko aukerak aztertzea da

GIZARTE KONTSEILUARI AURKEZTU ZAIO “UPV/EHUKO JABETZAKO BALIABIDE FISIKOEN ETA HIGIEZINEN INBENTARIOA”

Gaur “UPV/EHUko Jabetzako Baliabide Fisikoen eta Higiezinen Inbentarioa” aurkeztu da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran. Aipatutako azterketak honakoa du helburu: UPV/EHUk bere hiru campusetan dituen eraikitako 650.000 m2 eta lurralde askeen 205.000 m2 baino gehiagoren erabilera maila aztertzea, osagarrizko jarduerak burutu ahal izateko aukerak proposatzeko, irakaskuntza erakunderako onura soziala eta ekonomia sortzeko.

Osoko Bilkurak heldu dio ere 2009ko Plan Operatiboaren proiektu desberdinen garapenari, Gizarte Kontseiluaren 2007-2010eko Plan Estrategikoaren barruan, eta erabaki du “Unibertsitate tituludun ikasleen etengabeko prestakuntzaren premiei buruzko (EAEko enpresetan) eta UPV/EHUren zereginari” buruzko azterketa berri bat burutzea, honako helburuarekin: aurrerapen teknologikoak, eszenario ekonomikoetan ematen ari diren aldaketen azkartasuna, langileak zaharregiak izateagatik berritzeko exijentziak eta langabeziaren igoera kontuan hartuta, Unibertsitate publikoaren alde egitea, prestakuntza- garapeneko eragile bilakatzeko, dagoeneko, dagokion titulazioa lortu duten langileen etengabeko prestakuntza sustatzeko, eta unibertsitate jardueraren esparruari zabaltzeko aukera emateko.

Azkenik, Osoko Bilkurak ebatzi du UPV/EHUko irakaskuntza-langileentzako hainbat ordainketa osagarrien esleipen edo berresleipen, onetsi ditu aurrekontu aldaketa batzuk eta ontzat eman du UPV/EHUk  Basque Center for Cognition Brain and Language (Fundación BCBL Fundazioa) zentroko bazkide fundatzaile gisa parte hartzea.

Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: