GIZARTE KONTSEILUAK EHU NAZIOARTEKORATZEKO PROIEKTURIK ONENA SARITUKO DU 5.05.10
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.trackback
Unibertsitatearen zerbitzuen Adierazleen Sistema eta Campusen Zuzendaritza eta Kudeaketaren inguruko txostena eztabaidatu du Bilkurak
Bilbon, gaur ospatu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran erabaki da EHU NAZIOARTEAN HEDATZEKO SARIAren deialdia ateratzea, 40.000 eurokoa, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskaintza nazioartean ezagutzera emateko eta atzerriko ikasleak bere geletara erakartzeko proiektu onenarentzat..
Aipaturiko saria eratzeko orduan, Batzordeak kontuan izan du gaur egun jakintza trukatzeak duen garrantzia eta horrek duen eragin ekonomikoa (Erresuma Batuan ikasle atzerritarren matrikulek bilioi bat Libera Esterlinako irabaziak eman dutela eta herrialdeko ekonomiari ia 8 bilioi Libera Esterlinako ekarpena egin dutela kalkulatzen da), zein Europaren bat egiteak sortu dituen aukerak eta gorantz doazen ekonomiak duten garrantzia ere.
EHUren taldeei dago zuzenduta Saria eta haien proiektuetan, besteak beste, gure Unibertsitatearen eskaintzaren alderdi sendoak eta onurak, atzerriko ikasleak komunitatean barneratzeko gaitasuna, Euskadirako interesgarriak diren merkatuen analisia, nazioarteko unibertsitate nagusien eskaintzarekin konparazioa, lortu nahi diren helburuak eta haiek lortzeko estrategia bildu beharko dituzte. Eta, hori guztia, finantzazioa edo onura zuzenak zein eragindakoak ahaztu gabe. 2010eko uztailak 30 baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak Gizarte Kontseiluaren egoitzan.https://consejosocialeus.files.wordpress.com/2010/05/pto9.pdf irakur daitezke Nazioartean Hedatzeko Gizarte Kontseiluaren Sariaren oinarri guztiak.
Bestetik, unibertsitatearen zerbitzuen Adierazle-sistema ere eztabaidatu du Bilkurak. Funtsezko hogei adierazleren bitartez, EHUren gizarte helburuak zein mailatan betetzen diren ikustea eta haren jardueren inguruko kontuak ematea ahalbidetzen duen ikerketa. Aipaturiko 20 adierazleen multzoak unibertsitatearen zerbitzuen ebaluazioa errazten du eta antzerako ezaugarriak dituzten beste unibertsitateenekin konparazioa egitea ahalbidetzen du.
Adierazleen Sistemaren helburua gizarteari EHUren helburuak bete diren edo ez diren inguruko eta haien ekarpenen balioaren eta lortu diren emaitzen inguruko informazio ebaluagarria eskaintzea da, dagoen informazio ugaria laburbilduz eta hari lehentasuna emanaz. Emaitza adierazleen-multzo bat da zeinak:
• Gizartearen eta interes-taldeen oinarrizko galderei eta jakin-minei erantzuten dieten
• Haren esperientzia dela eta erreferentzia diren eremuetan kontuak aurkezteko eskema gehienetan datozen adierazleak dira
• EHUk bere Plan Estrategikoan zehaztutako helburuei erantzuten diete
EHUren irudi fidagarria lortzen da funtsezko zortzi arlotan kontuak emateko orduan: testuingurua, erakundearen irudia, estaldura, prestakuntza, inguruneari egokitzea, ikerkuntza, hizkuntza-normalizazioa eta erantzukizun soziala.
Ikerketan datu absolutuetatik hasi eta adierazle bakoitzaren analisira arte batzen ditu ondorengo taulan laburbildu diren zenbaki absolutuak:
Era berean, eta 20 adierazleetariko bakoitzarentzat, datu zehatzak eta konparagarriak eskaintzen dituen ikerketa zehatza aurkezten du lanak. Adibide gisa, ondorengo emaitzak eman dituzte 6 eta 8 adierazleek:
Gizarte Kontseiluaren web orrian, https://consejosocialeus.wordpress.com/category/indicadores, irakur daiteke20 adierazleei buruzko informazioa eta beste unibertsitateekin egin den konparazioari buruzko ikerketa osoa.
Campuesen zuzendaritza
“EHUren Campusa Unitate Autonomo Bateratu gisa Zuzentzeko eta Kudeatzeko egiturak eta funtzioak ezartzea” ikerketaren azken txostena ere eztabaidatu du Kontseiluak. Haren helburuak egungo egoera aztertzea, diagnosia egitea eta multicampus moduan antolatzeko eredu berria proposatzea ziren.
Antzerako errealitateak dituzten hainbat unibertsitateren esperientzia eta antolaketan adituak direnen ekarpenak kontuan izan dituen ikerketak dio EHU deszentralizatuta dagoen unibertsitatea dela, nahiz eta oraindik ere unitate autonomoetan garatutako multicampus eredurantz eboluzionatzeko gaitasuna duen, nazioartean lehiatzeko gaitasuna areagotzeko.
Aipaturiko diagnosia ikusita, ondorengo printzipioetan oinarritutako multicampus moduan antolatzeko eredua proposatzen du lanak:
• Erakundea zuzentzeko gaitasuna hobetzea
• Gobernuaren muina sendotzea.
• Kudeaketa deszentralizatzea.
• Kudeaketa profesionala bihurtzea
• Lurraldea dinamizatzen duen agente gisa jardutea
• Berrikuntza sustatzea
• Atzerriarekin harremanak gehitzea
• Zeharkakotasuna eta diziplina aniztasuna sustatzea
• Barruan eta gizarteari kontuak azaltzea indartzea
• Kalitatearen hobekuntza eta ebaluazioa azpimarratzea
Horretarako, eraldatzeko estrategia bat, instrumentu batzuk (prozedurak eta tresnak), antolaketa bat eta inplementatzeko egutegi bat gomendatzen du.
Hau da txostenaren ondorioa: Gaur arte EHUk multicampus erakunde gisa egin duen ibilbidea, Gobernu Kontseiluak onartutako oinarrien dokumentuan oinarrituta laster egingo duenarekin batera, oso adierazgarria dela erreferentzia gisa hartu diren multicampus unibertsitate erakundeetan.
Beste hainbat gai
Bukatzeko, aurrekontuetan hainbat aldaketa, ordainsari osagarrien esleipen berriak eta EHUk Maite Fundazioan (INGURUMENA, BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA) eta Langune Elkartean parte hartzea, Innobasquek hizkuntzen industria sustatzeko atera duen ekimena, zeinetan hogeita hamar inguru enpresak eta erakundek parte hartzen duten, eta ikasketa osagarrietako lau ikastaroko matrikulen prezioa konbalidatzea onartu du Osoko Bilkurak. Saio berean, Osoko Bilkurak Ana Mª Deusto, José Mª Ormazabal eta Mikel Iriondo izendatu ditu Unibertsitateko Gobernu Kontseiluan Gizarte Kontseilua ordezkatzeko eta Paulino Corcuera Unibertsitateko Herri Hezkuntzaren Koordinazio Kontseiluan ordezkatzeko.
Bilbon, 2010eko maiatzaren 5ean
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.