jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK 2011. URTERAKO OSOKO BILKUREN EGUTEGIA ETA HAINBAT AKORDIO ONTZAT EMAN DITU UNIQUAL-ek JAKINARAZI DION OSAGAIEI BURUZKO EPAIEI DAGOKIENEZ 21.12.10

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.
add a comment

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, Bilbon gaur antolatuta, zera eman du ontzat, irakasleen ordainketa-osagaiei buruzko auzien epaietako exekuzioari dagokionez, UNIQUAL-ek Kontseiluari berari jakinarazita: Agentziak UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari bere proposamena bidaltzea, azken hura oinarri hartzen duen justifikazioarekin eta dokumentazioarekin batera, aipatutako organoak Gizarte Kontseiluari esleipen proposamen bat egiteko, aztertu eta ontzat eman ahal izateko, erreklamatu duten irakasleei dagozkien ordainketa-osagarriak esleitzeko helburuarekin.

Bestalde, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren bilkura berberean, 2011. urterako organoaren osoko bilkuren egutegia ontzat eman zuen. Bertan, zortzi Osoko bilkura antolatzea aurreikusi da, hurrengo datetan:


Emilio Guevarak, Kontseiluaren Presidente berria, bere lehenengo Bilkura zuzendu du 19.11.10

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.
add a comment

EHU-K ORDAINKETA-OSAKIN GEHIGARRIEN ESLEIPENAK LORTZEKO IV. DEIALDIA ONARTU DU
• EHUren irakasle eta ikertzaile guztiek eskatu ahal izango dituzte gehigarriak, bai funtzionarioek bai lan-kontratua dutenak, www.gizartekontseilua.com deialdiaren baldintzak betetzen badituzte.
• 2009ari dagozkion Unibertsitatearen kontabilitate-egoerak ere onartu ditu Bilkurak

EHUko Gizarte Kontseiluaren Bilkurak, gaur ospatu dena Bilbon eta lehenengo aldiz Emilio Guevarak zuzen duena, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuan zehaztutako Ordainketa-osakin Gehigarrien IV. Deialdia onartu du, zeinaren bidez unibertsitateko irakasleek gehigarri horiek jasotzea eskatzeko ebaluazioa igarotzea eskatu dezaketen.
Lehenengo aldiz presiditu du Bilkura Emilio Guevara Saletak, EHUko Gizarte Kontseiluaren Presidentea iragan azaroak 5etik eta azken lau urteetan (2006-2010) presidente izan den José Miguel Martínez Urquijo ordezten duena. Emilio Guevara abokatua da ogibidez, eta demokraziaren garaiko Arabako lehen Ahaldun Nagusia izan zen, Gernikako Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen egileetariko bat izateaz gain. Bere karrera politiko eta profesional luzean zehar, gainera, Arabako Batzar Orokorren Presidentea ere izan da eta I, III eta VIII legealdietan euskal parlamentaria ere izan zen.

Ordainketa-osakin gehigarriak

IV Deialdiak dio ordainketa-osakin gehigarriak EHUren irakasle eta ikertzaile guztiek eskatu ahal izango dituztela, funtzionarioak edo lan-kontratua dutenak, beti ere aipaturiko Dekretuan bildutako baldintzak betetzen dituztenean eta UNIQUAL-ek burututako ebaluazioa gainditzen badute eta aurreko deialdietan beste gehigarriak jaso ez dituztenean.
Ebaluazio eskakizunak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da IV. Deialdia EHAO-ean argitaratu denetik hasita. UNIQAL-ek bakoitzaren merituak aztertu ondoren, Unibertsitatearen Gobernu-kontseiluak hala proposatuta, irakasle bakoitzak jasoko duen gehigarrien zenbatekoa zehaztuk du banan-banan. Gizarte Kontseiluak onestutako gehigarriek bost urteko iraungipena izango dute eta horietan, interesdunak ezingo dira beste ebaluazio-prozesuetara aurkeztu.
Hiru mailatan sailkatzen dira ordainketa-osakin gehigarriak: A maila, bikaintasuna saritzekoa; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza balioztatzen dituena eta C maila, Euskal Herriko Unibertsitateari profesionalki ekarritakoa saritu nahi duena. . Deialdiaren oinarri osoak eta ordainketa-osakin gehigarri bakoitzean sartzeko baldintzak EHU-ren Gizarte Kontseiluaren web orrian daude irakurgai: www.gizartekontseilua.com.
Bestetik, EHUk Gizarte Kontseiluari kontuak azaltzeko prozesuan, Bilkurak EHUk 2009 urteari zegozkion aurrekontuen kontabilitate-egoerak onetsi ditu eta ondorengo gomendioak egin ditu:
• Soberakin guztien azterketa zehatza egitea
• Kontseiluari egun dauden eta etorkizunean egon daitekeen edozein zerga pasiboren inguruan informatzea.
• Diru-sarrera edo gastu gisa sartzea, eta ez kopuru orokor gisa, aurrekontuan printzipioz sar daitezkeen kontzeptu guztiak, gutxi gorabehera bada ere.
• Ahalik eta azkarren egokitzea bere kontabilitate-sistema sektore publikoarentzat zehaztutakora.
• Gastu-unitate garrantzitsuenak hasierako aurrekontuan, bukaerakoan eta kitapenean sartzea.
• Auditoriaren txostenean salbuespenak saihestea, emaitzan eragina izan dezaketenak bereziki.

Beste hainbat gai

Azkenik, Bilkurak onartu du, irakasleentzako ordainketa-osakin gehigarrien hainbat esleipenez gain, “Morfometria geometrikoa espezieak tipifikatzeko tresna osagarri gisa” Ikasketa Osagarrien matrikula zehaztu du, 150 eurotan hain zuzen ere, eta Unibertsitateak eskatu dituen aurrekontuaren hainbat eraldaketa egitea.


GIZARTE-KONTSEILUAK ONARTU EGIN DU EHU-K UNIVALUE ENPRESAN ETA ZAIN FUNDAZIOAN PARTE HARTZEA 8.10.10

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.
add a comment

Gaur Bilbon egin den EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitate-ikerketaren emaitzen balorazioko UNIVALUE, SL enpresan eta ondare kulturaleko zientzien ikerketa eta ikaskuntza sustatzeko ZAIN FUNDAZIOAN parte har dezan onartu da.
Lehen kasuan, Kontseiluak onartu egin du EHU-k UNIVALUE enpresan parte har dezan. Enpresa hori Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez sortu zen baina G-9 unibertsitate-taldearekiko lankidetzan garatuko da. Talde horretan, EHU-z gainera, Zaragozako, Nafarroako, Oviedoko, Errioxako, Balear Uharteetako, Extremadurako, Kantabriako eta Gaztela-Mantxako unibertsitateak daude. Enpresa-proiektu horren asmoa patenteen berrikuntzan, transferentzian eta balorizazioan kudeaketa profesional eta partekatua garatzea da, berrikuntza bihur daitekeen ikerketaren emaitzak merkaturatzeko, autofinantzaketa eskuratzeko eta merkatuaren ezagutza sakona duten pertsonen talde bat sortzeko. Horrela, unibertsitate txiki eta ertainek, sortzen duten ezagutza hobezin transferitzeko egitura sendorik (Ikerketa-emaitzak Transferitzeko Bulegoak) ez izateagatik, gaur egun dituzten arazoak konponduko lirateke, orobat autofinantzaketa hobetuko litzateke teknologia eta ezagutza merkaturatze bidez. Azken batez, UNIVALUE-ren betekizuna G-9 unibertsitate-taldeak sortutako unibertsitate-ikerketaren ezagutzak eta emaitzak kanalizatzea, horien balioa kalkulatzea, merkatuko kokapen-sektoreak identifikatzea, sustatzea eta merkaturatzea da.
Bigarren kasuan, Kontseiluak onartu egin du Unibertsitateak Zain Fundazioaren patroi gisa parte har dezan. Fundazio horren sorkuntzako helburua Eraikitako Ondarearen Zientziak ikertu eta ikasi daitezen sustatzea da, garapen sozioekonomikoan laguntzeko azterketak eta ikerketa-proiektuak garatuz, eta emaitzak gizartera transferituz kudeaketa kulturalaren eta sozialaren esparruan. Zain Fundazioak garatu nahi dituen jardueren artean, besteak beste, hauek daude: ondare-zientziei eta horiek kontserbatzeko teknologiari buruzko ikerketa-zentro bat ezartzea; gai horri buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua ematea; bekak eta laguntzak sustatzea; aldizkari eta argitalpen espezializatuak editatzea; edo B + G proiektuak garatzea.

Jorratutako beste gai batzuk
Gainera, Kontseiluaren osoko bilkuran “Giza Zientziak – Esperientziaren Ikasgelak” berezko tituluaren prezioak onartu dira, zeina kredituko 10 euro izatetik 11 euro izatera pasa baita; halaber, “CAD/CAE Ingeniaritzako, Kalkuluko eta Elementu Finitu bidezko Simulazio Numerikoko Ikastaro Aurreratua” ikasketa osagarrien tituluaren prezioa onartu da, zeina kredituko 30 eurotan finkatu baita.
Azkenik, Osoko Bilkurak Unibertsitateak eskatutako zenbait aurrekontu-aldaketa onartu ditu.