Gradu osteko bi titulutan bakarrik igoko dira tasak eta beste hiru titulu, berriz, berriki sortuak dira 20.07.10
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.trackback
GIZARTE KONTSEILUAK EHU-KO BEREZKO 39 TITULUETAKO 34TAN MATRIKULA-PREZIOAK MANTENTZEA ONARTU DU
Gaur Bilbon egin den EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran berezko 39 tituluren (5 gradukoak eta 34, gradu ostekoak) matrikula-prezioak onartu dira eta erabaki da, gehienetan (zehazki, 5 graduetan eta 29 gradu ostekotan) aurreko ikasturteko tasak mantenduko direla; bitan bakarrik igoko dira prezioak. Gainerako 3 tituluak berriki sortuak dira.
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren akordioan ezartzen da 5 gradu-tituluen matrikula-prezioak 0,00 eurotik (Makina-erremintako aditua edo Teknologia Aeronautikoen Intentsifikazioko aditua) 60,00 eurotara joango direla (Administrazio Publikoetako Zuzenbideko, Europar Erkidegoko eta Nazioarteko Zuzenbideko eta Enpresa Zuzenbideko aditua). Bestalde, tasak mantentzen dituzten gradu osteko berezko 29 tituluen kasuan, prezioak 21 euro (moda-diseinuko Unibertsitate Espezialistaren berezko titulua) eta 110 euro (Ondare Kudeaketako eta Banku Pribatuko gradu osteko titulua) bitartekoak izango dira kredituko.
Berriki sortu diren gradu osteko hiru titulazioen matrikula-prezioak honako hauek dira:
Halaber, tasei dagokienez, Osoko Bilkurak ikasketa osagarrietako 11 ikastaroren prezioak adostu ditu, Kontseiluak berak 2008ko otsailaren 14ko bileran ezarritako irizpideen arabera doituta; honela, 10 kreditu baino gutxiago dituzten ikastaro horien tasek ezin dute kredituko 200 euroko prezioa gainditu.
Masterrak
Kontseiluak, orobat, 2010-2011 ikasturtean 21 master-titulu ofizial ezartzea onartu du, baita El Correo – EHU Multimedia Kazetaritzako Unibertsitate Masterraren izendapena aldatzea ere; hemendik aurrera, Multimedia Kazetaritzako Unibertsitate Master deituko da. Ezarriko diren masterren zerrenda honako hau da:
– Egungo Artearen Kontserbazioa, Ikerketa eta Kudeaketa.
– Cognitive Science and Humanities
– Zientzia eta Teknologia Kuantikoa
– Enologia Berritzailea
– Ikerketa Biomedikoa
– Mikrobiologia eta Osasuna
– Ingeniaritza Biomedikoa
– Osasun Publikoa
– Zientzia Juridikoa
– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak
– Euskal Nazionalismoa XXI. mendean
– Gobernantza eta Ikasketa Politikoak
– Erakundeen Psikologia
– Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza
– Eraikuntzaren Ingeniaritza
– Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Integrala
– DBHko Irakasleen Prestakuntza
– Kimika Sintetiko eta Industriala
– Nanozientzia
– Material berriak
– Efizientzia Energetikoko Ikerketa
Lankidetzarako bekak
Kontseiluak Unibertsitate Sailetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deitutako lankidetza-bekak banatzeko irizpideak ere adostu ditu. Banaketa egiteko, kontuan hartuko dira ikasle eskatzailearen espediente akademikoak lortutako puntuak (% 70) eta lan egitea eskatzen duen Unibertsitate Sailaren ekoizpen zientifikoko baremoen aplikazioak ezarritako ordenak lortutako puntuak (% 30), G9 Unibertsitate Taldeak onartu bezala.
Iraunkortasun-arauak
Azkenik, eta EHUko Gobernu Kontseiluak hala proposatuta, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen iraunkortasun-arauak onartu ditu, EHUko Gizarte Kontseiluak berak 2005eko abenduaren 19an onartutakoak ordezkatzen dituztenak. Horietan, Unibertsitateko ikasleek zentroetako batean ikasketak burutzeko bete behar dituzten eskakizun akademikoak ezartzen dira. Arau berriak erreforma akademikora egokitzen dira gradu-titulazio berriekin eta gradu egiaztatuen ziurtapen-beharrarekin; halaber, bide batez, ikasketak zati bateko dedikazioz gauzatzeko aukera barne hartzen dute, egoera horretan dauden ikasleen eskakizun akademikoak malguago bihurtuz. Orobat, aurreikusten da ikasleek aipatu arauak ez betetzeak ez duela esan nahi Unibertsitatea behin betikoz uzten dutenik.
Arau berrien artean, aldi baterako xedapen bat barne hartzen da eta, horren arabera, 1393/2007 Errege Dekretuaz aurretiko ikasketa-planak desagertu arte, desagertzear dauden plan horietan matrikulatutako ikasleei 2005eko abenduaren 19an onartutako iraunkortasun-arauak aplikatuko zaizkie. Arautegi osoa Gizarte Kontseiluaren web gunean kontsultatu daiteke: www.gizartekontseilua.com
Bilbon, 2010eko uztailaren 14an
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.