jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK ONARTU EGIN DU EHU-K UNIVALUE ENPRESAN ETA ZAIN FUNDAZIOAN PARTE HARTZEA 8.10.10

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2010.
trackback

Gaur Bilbon egin den EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuran Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitate-ikerketaren emaitzen balorazioko UNIVALUE, SL enpresan eta ondare kulturaleko zientzien ikerketa eta ikaskuntza sustatzeko ZAIN FUNDAZIOAN parte har dezan onartu da.
Lehen kasuan, Kontseiluak onartu egin du EHU-k UNIVALUE enpresan parte har dezan. Enpresa hori Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez sortu zen baina G-9 unibertsitate-taldearekiko lankidetzan garatuko da. Talde horretan, EHU-z gainera, Zaragozako, Nafarroako, Oviedoko, Errioxako, Balear Uharteetako, Extremadurako, Kantabriako eta Gaztela-Mantxako unibertsitateak daude. Enpresa-proiektu horren asmoa patenteen berrikuntzan, transferentzian eta balorizazioan kudeaketa profesional eta partekatua garatzea da, berrikuntza bihur daitekeen ikerketaren emaitzak merkaturatzeko, autofinantzaketa eskuratzeko eta merkatuaren ezagutza sakona duten pertsonen talde bat sortzeko. Horrela, unibertsitate txiki eta ertainek, sortzen duten ezagutza hobezin transferitzeko egitura sendorik (Ikerketa-emaitzak Transferitzeko Bulegoak) ez izateagatik, gaur egun dituzten arazoak konponduko lirateke, orobat autofinantzaketa hobetuko litzateke teknologia eta ezagutza merkaturatze bidez. Azken batez, UNIVALUE-ren betekizuna G-9 unibertsitate-taldeak sortutako unibertsitate-ikerketaren ezagutzak eta emaitzak kanalizatzea, horien balioa kalkulatzea, merkatuko kokapen-sektoreak identifikatzea, sustatzea eta merkaturatzea da.
Bigarren kasuan, Kontseiluak onartu egin du Unibertsitateak Zain Fundazioaren patroi gisa parte har dezan. Fundazio horren sorkuntzako helburua Eraikitako Ondarearen Zientziak ikertu eta ikasi daitezen sustatzea da, garapen sozioekonomikoan laguntzeko azterketak eta ikerketa-proiektuak garatuz, eta emaitzak gizartera transferituz kudeaketa kulturalaren eta sozialaren esparruan. Zain Fundazioak garatu nahi dituen jardueren artean, besteak beste, hauek daude: ondare-zientziei eta horiek kontserbatzeko teknologiari buruzko ikerketa-zentro bat ezartzea; gai horri buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua ematea; bekak eta laguntzak sustatzea; aldizkari eta argitalpen espezializatuak editatzea; edo B + G proiektuak garatzea.

Jorratutako beste gai batzuk
Gainera, Kontseiluaren osoko bilkuran “Giza Zientziak – Esperientziaren Ikasgelak” berezko tituluaren prezioak onartu dira, zeina kredituko 10 euro izatetik 11 euro izatera pasa baita; halaber, “CAD/CAE Ingeniaritzako, Kalkuluko eta Elementu Finitu bidezko Simulazio Numerikoko Ikastaro Aurreratua” ikasketa osagarrien tituluaren prezioa onartu da, zeina kredituko 30 eurotan finkatu baita.
Azkenik, Osoko Bilkurak Unibertsitateak eskatutako zenbait aurrekontu-aldaketa onartu ditu.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: