jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK 445,3 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU EHU-RAKO 2011-N, AURREKO EKITALDIAN BAINO % 7,8 GUTXIAGO 26.01.11

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.
trackback

EHUren Gizarte Kontseiluaren Ezohiko Bilkura Bilbon egin da gaur eta, horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2011 urterako aurrekontua onartu zen. Aurrekontua 445,34 milioi eurokoa da, hots, aurreko ekitaldian baino % 7,87 gutxiago (483,40 eurokoa izan zen).

Gehien murriztu diren kapituluak inbertsio errealena (54,8 milioi izatetik 31,8 milioi izatera pasa da, hots, 2010ean baino 23 milioi gutxiago) eta langileria-gastuena (283,9 milioitik 274,3 milioira pasa da, hots, 9,2 milioi gutxiago) izan dira. Langileriako gastuaren murrizketa Eusko Jaurlaritzak administrazioaren zerbitzura dauden langile guztientzako ezarritako soldata-murriztapenak ekarri du, oro har, eta Unibertsitateko irakasle eta ikerlarien eta administrazio- eta zerbitzu-langileen soldata-murriztapenak, zehazki.

Aipatu akordioa onartzeko, Gizarte Kontseiluak EHUren Gobernu Kontseiluak pasa den abenduaren 22ko bileran onartutako Aurrekontu Proiektua analizatu zuen, orobat ordezkaritza sozialeko organoaren Batzorde Ekonomikoak egindako txostena, non berrikuntza nagusiak jasotzen baitira, ekonomia- eta finantza-analisi sakona egiten baita kapituluka, programaka eta gastu-unitateka eta zenbait hobekuntza-gomendio egiten baitira.

2011rako aurrekontu-beherakadak eten egin du EHUren etengabeko hazkunderako joera, non 2004an 283 milioi euroko aurrekontua izatetik 2010ean 483 milioiko aurrekontua izatera igaro baita; baina 445,3 milioitan geratu da uneko ekitaldirako, hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan:

 

 

 

Kontseiluaren 2011rako aurrekontua % 24,2 murriztu da

Bestalde, Osoko Bilkurak Gizarte Kontseiluaren beraren 2011rako aurrekontua ere onartu zuen, 0,76 milioi euro dena. Hori 2010ekoa (1,07 milioi euro) baino % 24,2 baxuagoa da eta 2010ean ere % 23,9ko murriztapena egon zen 2009 urtearekiko.

Azkenik, Kontseiluak zortzi ikastaro osagarriren matrikula-prezioak hitzartu zituen eta zenbait aurrekontu-aldaketa onartu zituen.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: