jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK EHU-REN URTE ANITZEKO INBERTSIO-PLANA ONARTU DU, 146 MILIOI EUROKO HORNIDURAREKIN 2015ERA ARTE 11.03.11

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.
trackback

·        Eusko Jaurlaritzak 126 milioi euro emango ditu eta beste jarduera batzuk, 20 milioi euroko balioa dutenak, finantzaketa lortzearen arabera baldintzatuta daude.

·        Bizkaiko campusean ia 100 milioi euro, Gipuzkoakoan 25 milioi euro eta Arabakoan 21 milioi euro inbertitzea barne hartzen du.

 Gaur Bilbon egin den EHUren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak euskal unibertsitate publikoaren Urte Anitzeko Inbertsio Plana onartu du 2011-2015 aldirako eta azpiegituratan 146 milioi euro inbertitzea aurreikusten du; horietatik, ia 100 milioi Bizkaiko campusean inbertituko dira, 25 milioi Gipuzkoako campusean eta, gainerakoa, 21 milioi euro, Arabakoan.  Planaren Proiektua pasa den otsailaren 10ean onartu zuen EHUren Gobernu Kontseiluak. 126 milioiko inbertsioa barne hartzen du, Eusko Jaurlaritzak finantzatuko duena, eta 20 milioiko beste jarduera batzuk (zehazki, Gipuzkoako campuseko Erizaintza eta Medikuntza eraikina hedatzea, 5,8 milioirekin, eta Sarrikon polo ekonomiko-juridikoa garatzea, 13,9 milioirekin) finantzaketa espezifikoa lortzearen arabera baldintzatuta daude.

Aipatutako planaren esparruan garatu beharreko proiektuen artean honako inbertsio hauek nabarmentzen dira: Basurtoko Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikin berria eta Erizaintza Eskola, 76 milioi eurorekin; Araban Elurreta Gelategiaren hedapena, 9 milioirekin; Gipuzkoako Erabilera Anitzetarako Prestakuntza eta Berrikuntza Zentroa eraikitzea, 7,7 milioi eurorekin; Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Psikologia Fakultatearen erreforma (Gipuzkoa), 6 milioirekin; espazioak Goi Mailako Hezkuntzarako Europako Espazioko irakaskuntzara egokitzea (Gipuzkoa), 6 milioirekin; eta Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako Ikerketa eta Azterketa Aurreratuetarako Zentroa eraikitzea, 11,8 milioi euroko inbertsioarekin.

Beste gai batzuk 

Bestalde, Osoko Bilkurak, 2010eko abenduaren 31ko finantza-informazioaren egoera aztertu ondoren, aurreko ekitaldiari dagokion Gizarte Kontseiluaren Aurrekontua likidatzea onartu du eta Bilboko Udal Etxebizitzetan Ventosa Bidea kaleko bi eraikinetan EHUk duen partaidetzako % 9aren doako eskuragarritasuna onartu du.

Gainera, UNIQUALek Kontseiluari jakinarazi dizkion irakasleen ordainketa-osagarriei buruzko auzien sententziak egikaritzeari dagokionez, Osoko Bilkurak erabaki du aipatu Agentziak EHUko Gobernu Kontseiluari bere proposamena bidaltzea, horren justifikazioarekin eta hori bermatzen duen dokumentazioarekin, aipatutako organoak esleipen-proposamen bat egiteko Gizarte Kontseiluak azter dezan edo, hala badagokio, onar dezan, irakasle eskatzaileari dagozkion ordainketa-osagarriak esleituz.

Azkenik, Kontseiluak erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bidaliko diola Hegoa munduko garapenari eta ekonomiari buruzko ikasketetarako Unibertsitate Institutu Atxiki izatetik Institutu Misto izatera pasatzeko transformazio-proposamena.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: